Pyronema domesticum Pyronemataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldean.

Pyronema domesticum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaPyronemataceae
GeneroaPyronema
Espeziea Pyronema domesticum
Sacc., 1889

Deskribapena aldatu

Apotezioa: Kuxin formakoa, normalean talde handiak osatuz garatzen da, zarakar mamitsuak osatuz, laranja-izokin kolorekoa, su hondarretan, substratuan, amaraun fin baten antzeko mizelioa hautematen da. Urruti samarretik ikusiz gero, sute bateko sugeldoa dela dirudi.

Himenioa: Leuna eta hori-laranja kolorekoa edo izokin kolorekoa.[2]

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.

Nahasketa arriskua aldatu

Soilik Pyronema omphalodes delakoarekin nahas daiteke, makroskopikoki berdina da, mikroskopikoaren laguntzarekin bakarrik bereiz daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan oso ohikoa da, su hondarretan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Txile, Europa, Errusia, Mongolia, Iran, Himalaiako eremua, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 773 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak aldatu