Putreen estela Mesopotamiako Aro Dinastiko Zaharreko monumentu bat da. K.a. 2450 aldean egin zen, Lagasheko errege Eannatumek Ummaren aurka lortutako garaipenaren oroitzapena egiteko. Egun Parisko Louvre museoan dago.[1]

Putreen estelaren txatal baten xehetasuna, Louvre. Dokumentatua dagoen lehen falangearen antolaera erakusten du.

Historia aldatu

Kisheko errege Meslimen epaiaren bidez konpondu zen Lagash eta Ummaren arteko lehen gatazka. Handik urte batzuetara, Ummako errege Akurgalek, tenplu eta kanalen eraikuntzan nabarmendu zenak, gerra berrabiarazi zuen. Orduan, estelak dioenaren arabera, Lagasheko erregearen seme Eannatumek Ummako erregea garaitu zuen. Horren ondorioz, Lagash Sumerko hiri nagusi bilakatu zen.[1]

Kontserbatu diren txataletan Lagasheko soldaduak ilaran desfilatzen ageri dira; lurra hilotzez josirik dago, eta haien inguruan zakurrak eta putreak daude.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Stèle des vautours. louvre.fr (Noiz kontsultatua: 2018-6-7).

Kanpo estekak aldatu