Putetxea prostituzioa egiten den tokia da, gehienetan emakumeen (oso gutxitan gizonezkoen) sexu zerbitzuak diru edo beste zerbaiten truke eskaintzen dituen tokia. Maiz, putetxeetan bi gune bereizten dira: taberna giroko toki bat, non bezeroek, lagun artean edo bakarrik, putetxeko emakumezkoak, askotan erdi biluzik, ikusi eta haiekin hizketan hasten diren; eta gelak, non bezeroek aukeratu duten emakumearekin adostu eta aurrez ordaindutako sexu harremana burutzen duten. Historian zehar, putetxeek andere bat zuten buru, bezeroei emakumezkoak erakutsi eta zerbitzuagatik eskatutako dirua kobratzeaz arduratzen zena. Egun ordea, putetxeak mafien eta proxeneta direlakoen esku daude kasu askotan.

Jean-Louis Forain margolariaren lan bat, bezero bat putetxe batean aukerako emakumeak begiratzen ari dela irudikatzen duena.
Hego Euskal Herrian prostituzioa alegala izanik, putetxeak klub edo pentsio izena hartzen duten lokaletan ezkutatzen dira. Irudian, Bidaniako putetxe bat.

Kanpo estekak aldatu