Purkinjeren zuntzak

Muskulu kardiakoko zuntz eraldatua, bihotzeko kinadak azkar transmititzeko berezitua.

Purkinjeren zuntzak[1] gihar kardiakoaren zati dira eta pareta bentrikularretan kokatzen dira, endokardioaren azpitik. Zuntz horiek muskulu-zelula miokardial espezializatuak dira, bihotzeko bentrikuluen uzkurdura koordinatua eragiten duen bultzada elektrikoa bideratzen dutenak.

Purkinjeren zuntzak
Xehetasunak
Honen parteBihotzaren eroanbide elektrikoaren sistema
Identifikadoreak
Latinezrr. subendocardiales
TAA12.1.06.008
FMA9492
Terminologia anatomikoa

Jan Evangelista Purkinje anatomista txekiarrak aurkitu zituen 1839an.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.