Foku (geometria)

Puntu fokal» orritik birbideratua)

Geometrian, konika baten fokua planoko puntu finko bat (edo batzuk) da. Ikusiko dugunez, kurba horren puntuekin erlazionatutako hainbat distantzia konstanteak izaten dira fokua erreferentzia hartuta.

F puntua elipsearen (gorriz), parabolaren (berdez) eta hiperbolaren (urdinez) fokua da.

Zirkunferentziaren fokua aldatu

Zirkunferentziaren fokua zentroa da. Zirkunferentziaren puntu guztietatik zentrorainoko distantziak berdinak dira.

Elipsearen fokuak aldatu

Elipsearen fokuak bi dira. Elipsearen edozein puntutatik fokuetarainoko distantzien batura konstantea da.

Parabolaren fokua aldatu

Parabolaren fokua bakarra da. Parabolaren edozein puntutatik fokurainoko distantzia eta zuzentzaile izeneko zuzen finko baterainoko distantzia berdinak dira.

Hiperbolaren fokuak aldatu

Hiperbolaren fokuak bi dira. Hiperbolaren edozein puntutatik fokuetarainoko distantzien kendura (balio absolutuan) konstantea da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu