Puntlandia[1] (somalieraz: Buntlaand; arabieraz: أرض البنط), ofizialki Puntlandiako somaliar estatua (somalieraz: Maamul Goboleedka Buntlaand ee Soomaaliya) ipar-ekialdeko Somaliako eskualdea da, Nugaal probintziako Garoowe hiriaren inguruan dagoena. 1998an bere agintariek autonomia aldarrikatu zuten.

Puntlandiako somaliar estatua
ولاية بونتلاند الصومالية
Goiburua: Iparraldeko izarra

flag of Puntland (en) Itzuli

LocationPuntland3.png
Geografia
HiriburuaGaroowe
8°24′0″N 48°28′48″E
Hiririk handienaBosaso
Azalera212.510
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika presidentzialista
President of the Puntland (en) ItzuliPresident of the Puntland (en) Itzuli
Vice President of Puntland (en) Itzuli
Said Abdullahi Mohamed (Deni) (en) Itzuli
LegebiltzarraPuntland Parliament (en) Itzuli
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
MonetaSomali shilling (en) Itzuli (Sh.So.)
Historia
Sorrera data: 1998ko abuztuaren 1a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+252
Ordu eremua
Internet domeinua.so

Puntlandiak mendebaldean Somaliland, iparraldean Adengo golkoa, hego-ekialdean Indiako ozeanoa, hegoaldean Somaliako Galmudug eskualdea eta hego-mendebaldean Etiopia ditu. Barnean Somaliako biztanleriaren heren bat du[2][3] eta baita azaleraren herena ere.[4] Gertuko Somalilandek ez bezala, Puntlandiak ez du Somaliarekiko independentzia aldarrikatu baizik eta autonomia[5]

"Puntlandia" izena antzinako egiptiarren Punt izenetik dator. Ikerlari batzuek Somalian kokatu arren[6][7], badaude beste lekuetan zegoela esaten dutenak.[8]

Eskualdeak aldatu

Puntlandia Eskualdea Hiriburua Barrutiak
 
Cayn Buuhoodle 3
Bari Bosaso 8
Karkaar Qardho 3
Haylaan Dhahar 3
Mudug Galkacyo 3
Nugaal Garowe 4
Sanaag Ceerigaabo 4
Sool Las Anod 5

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
  2. Society for International Development Forum
  3. Puntland Information Minister assassinatedPress TV
  4. Puntland Facts & Figures 2003
  5. Range Resources - Puntland
  6. Dan Richardson, Egypt, (Rough Guides: 2003), p.404
  7. Ian McMahan, Secrets of the Pharaohs, (HarperCollins: 1998), p.92
  8. David B. O'Connor, Stephen Quirke, Quir O'Connor, Mysterious lands, (UCL Press: 2003), p.64

Kanpo estekak aldatu

8°24′N 48°30′E / 8.400°N 48.500°E / 8.400; 48.500