Ptiloris paradiseus, Paradisuko fusil hegaztia izenez ezaguna, arrak emeari ezteia egiterakoan egiten duen soinuagatik, Ptiloris generoko animalia da. Hegaztien barruko Paradisaeidae familian sailkatua dago eta Australiako ekialdeko espezie endemikoa da, Hegoaldeko Gales Berriko basoetan eta Queenslanden bizi delarik.

Ptiloris paradiseus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaParadisaeidae
GeneroaPtiloris
Espeziea Ptiloris paradiseus
Swainson, 1825[1]
Datu orokorrak
Masaarra: 136 g (helduen pisua)
emea: 105 g (helduen pisua)
Kumaldiaren tamaina2

Arra beltza da, 30 zentimetroko luzera hartzen du eta buztanaren erdialdean, eztarrian eta buruan iridiszentziadun luma urdin-berdexkak ditu. Mokoa, kurbatua, beltza da, eta baita oinak ere. Irisa marroi iluna da, eta ahoa horia. Emea marroi-oliba koloreduna da, eta sabelean tanto beltzak eduki ditzake.

Elikadura intsektu txikietan eta fruituetan oinarritzen da.

Gorteiatzean, arrak emea deitzen du eta hegoak zabaltzen dizkio, gora eramanez astintzen dituelarik. Burua atzera botata, kolore metalikodunak diren eztarriko lumak erakusten dizkio. Gero, burua aldez alde mugitzen du, mokoa irekiz, kolore horiko aho distiratsua erakusteko.

Bideoa aldatu

Maleny, SE Queensland

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) IOC Master List

Kanpo estekak aldatu

Ikus, gainera aldatu