Pseudoryx nghetinhensis

Pseudoryx nghetinhensis, halaber saola edo vu quang behia, Pseudoryx generoko animalia da. Artiodaktiloen barruko Bovinae subfamilia eta Bovidae familian sailkatuta dago

Pseudoryx nghetinhensis
Iraute egoera

Galzori larrian  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaPseudoryx
Espeziea Pseudoryx nghetinhensis
Dung Tuoc[2]
Banaketa mapa

Ezaugarriak aldatu

Behiaren familiako ugaztuna da, oraintsu arte ezezaguna. 1993an aurkitu zen Vietnameko Vu Quang erreserban. Behi-mota hori 4.000 km2-ko eremu batean bizi da, Laos eta Vietnamen, erabili gabeko basogune bakarrean. Oso adar luzeak ditu, ia zuzenak; usaimen-guruin bana du begien azpian, duikeroak bezala; aurreko haginak luzeak ditu, eta ilearen kolorea gaztaina eta arre-gorrixka artekoa izan daiteke; zerrenda zurixka bat du gainera bizkarraldean, isatseraino. 80-90 cm-ko garaiera du bizkarreraino, eta apatx txikiak, behatz kamuts laburrekin. Galtzeko arriskuan dago, guztira 200 bat baizik ez baitira. Espeziea aurkitu orduko, Vietnamgo gobernuak Vu Quangeko erreserba naturalaren eremua zabaldu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
  2. Dung. (Tuoc). in: 363. Nature.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu