Pseudoclitocybe expallens

Pseudoclitocybe expallens Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzako interesik, bakana delako. Clitocybe baten itxura duen perretxikoa da, kapela eta oin ilunak ditu, orriak ere ilunak, baina zertxobait argiagoak.

Pseudoclitocybe expallens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaPseudoclitocybe
Espeziea Pseudoclitocybe expallens
M.M.Moser, 1967

Deskribapena aldatu

Kapela: Txikitik ertainerako tamaina du, 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, erdian deprimitua edo apur bat unbilikatua, gainazal leuna eta lehorra, kolore higrofanokoa, nahiko aldakorra, marroi-buztin kolorekoa, marroi-grisaxka, gris-urdinxka eta abar, ertzean ildaskatua gardentasunagatik.

Orriak: Nahiko lodiak, zabal, hondoan zainekin elkartuak, okre samarreko kolorekoak, Entoloma onddoen kolorea gogorarazten dute edo grisaxka kolorekoak. Zertxobait dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa edo pixka bat loditua oinarrirantz, 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 8 mm arteko lodierakoa oinarrian, barnehutsa, azal zurixkakoa eta fin-fin ildaskatua luzetara.

Haragia: Oso fina, ia mintzezkoa, kapelaren kolore berekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina zuria.[2]

Jangarritasuna aldatu

Ez da erabiltzen sukaldean.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Askoz arruntagoa den Pseudoclitocybe cyathiformis espeziearekin nahas daiteke, honek kapela argiagoa du, unbilikatua edo inbutu formakoa, eta, barez ere, oinaren eta kapelaren kolorea ilunagoa, marroitik marroi-grisaxkara.

Sasoia eta lekua aldatu

Neguan. Oso espezie arraroa da, eta harizti eta pagadietako soilgune belartsuetan hazten da.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Kanariak, Europa, Errusia, Turkia, Iran.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 130 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
  4. Pseudoclitocybe expallens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu