Prusias II.a, Ehiztaria deitua (grezieraz kynegos), Bitiniako errege izan zen K.a. 182 eta K.a. 149 bitartean.

Prusias II.a

king of Bithynia (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBitinia, ?
HeriotzaNikomedia, K.a. 149 ( urte)
Heriotza modua: Harrikatzea
Familia
AitaPrusias I of Bithynia
AmaApama III
Ezkontidea(k)Apame IV (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaBoteirid dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Bizitza aldatu

Bere aita Prusias I.aren oinordekoa izan zen. Denbora laburrez aliatu zen Eumenes II.a Pergamokoarekin eta Ariarates IV.a Kapadoziakoarekin Farnatzes I.a Pontokoaren aurka borrokatzeko (K.a. 181-K.a. 179), honen ondoren, Pergamoganako ohiko etsaitasunarekin jarraitu zuelarik. Mazedoniara hurbildu zen Pertseoren arreba zen Apamearekin ezkonduz. Baina, Hirugarren Mazedoniar Gerran, Bitinia, hasiera batean, neutral mantendu zen, azkenik, erromatarrekin aliatzeko. Hauenganako izan zuen jokaera hain izan zen morrontzazkoa, Polibio historialariak mespretxatu egin zuela.

K.a. 156an, Atalo II.a Pergamokoari eraso zion, hiriburuaren atariraino iritsiz, baina hartu ezinez. Bere aliatu erromatarren presioa zela eta, K.a. 154an erretiratu egin behar izan zuen, eta kalte-ordain bat ordaindu.

Bere seme Nikomedes II.a Erromara bidali zuen, tronurako oinordekotzatik baztertzeko, bere bigarren emaztearekin izandako beste seme baten mesedetan. Bere atzetik hiltzaile bat bidali zuen, baina honek konplota argitu eta, Nikomedes, bere aitaren aurka matxinatzeko konbentzitu zuen. Atalo II.a Pergamokoaren laguntzarekin, Nikomedesek, bere aita setiatu zuen Nikomedian. Prusias, harrapatua eta Zeusen tenpluan harrika hila izan zen, bere oinordekoa, Nikomedes II.a izan zelarik.


Aurrekoa
Prusias I.a
Bitiniako erregea
K.a. 182-K.a. 149
Ondorengoa
Nikomedes II.a