Prozesionari

Thaumetopoea pityocampa intsektuaren beldarra. Oso iletsua eta pozoitsua da eta taldeetan bizi da. Pinu-hostoz elikatzen da eta pinu-sailetan izurrite handiak sortzen ditu
Prozesionario» orritik birbideratua)

Prozesionaria edo pinu-beldarra (Thaumetopoea pityocampa) Thaumetopoeidae familiako tximeleta-espezie bat da, ezaguna pinuetan ageri diren beldar iletsuak direla-eta. Tximeleta-amak udan erruten ditu arrautzak, 200 inguru. Pinu-beldarrak hurrengo udaberriaren bukaera aldera irteten dira arrautzetatik eta pinu-adarren puntetan egiten dute habia, zetaren antzeko hariak elkarri lotuz. Pinu-hostoz elikatzen dira. Habiatik kanpora ilaran ibiltzen dira, kate luzeak osatuz. Kalte handiak egiten dituzte pinu basoetan; dituzten ileak pozoitsuak dira animalientzat eta pertsonentzat. Arriskutsua da beraz pinu-beldarra dagoen inguruan azala babestu gabe ibiltzea, edo hura dagoen pinuaren azpian jaten aritzea.

Prozesionari
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNotodontidae
GeneroaThaumetopoea
Espeziea Thaumetopoea pityocampa

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu