Prostata

Ugaztun arren ugaltze-aparatuko guruina; uretraren hasierako zatia inguratzen du, eta espermaren osagai den substantzia bat jariatzen du

Prostata (antzinako grezieraz: προστάτης, prostatstris, literalki "aurrean dagoena", "Babeslea", "Zaindaria") ugaztun gehienen ugal-aparatu maskulinoaren guruin bat da, gaztaina forma duena. Ondestearen aurrean eta puxika edo gernu-maskuriaren azpian eta irteeran kokatzen da, nahiz eta honi itsatsita egon daitekeen. Organo honek maskuria sekundarioa bezala funtzionatzen du, eta presioa egiten du uretrak semena kanpora bota dezan; horrez gain, maskuriaren pasabidea ixteko ahalmena ere badu, koitoan zehar maskuriak bere edukia aska ez dezan.[1]

Prostata
Prostataren kokapena
Xehetasunak
Honen partegizonezkoen ugaltze-aparatua
KokapenaPelbiseko barrunbea
Hona
drenatzen du
prostatic venous plexus (en) Itzuli
Kanpoko iliakoaren linfa nodoetana
ArteriaBarneko pudendo arteria, beheko arteria besikala eta erdiko ondeste arteria
ZainaZain plexu prostatikoa, faszia prostatikoaren zaina, pudendo zaina eta erdiko ondeste zaina
NerbioaNerbio hipogastrikoak, beheko plexu hipogastrikoa, nerbio esplakniko sakroa eta azpileko nerbio esplaknikoak
LinfaKanpoko nodo iliakoak, barneko nodo iliakoak, nodo hersleak eta azpileko nodo linfatikoak
Identifikadoreak
Latinezprostata
MeSHeta A10.336.707 A05.360.444.575 eta A10.336.707
TAA09.3.08.001
FMA9600
Terminologia anatomikoa

Guruin prostatikoak jariatzen dituen substantziak:

  • Zinka (Zn, ezaugarri bakterizidak)
  • Magnesioa (Mg, esne-itxura ematen dio semenari)

Guruin prostatikoaren gainean eta alboetan semen-besikulak daude, semen-likido gehiena sortzen dutenak. Prostatak uretraren lehen zatia inguratzen du, nondik gernua eta semena igarotzen diren zakileraino.[2]

Hormona maskulinoek guruin prostatikoa estimulatzen dute fetuaren garapenetik. Prostatak hazten jarraitzen du helduarora iritsi arte, eta bere tamaina mantentzen du hormona maskulinoak sortzen diren bitartean. Hormona maskulinoak desagertzen badira, guruin prostatikoa ezin da garatu eta haren tamaina murriztu egiten da, batzuetan ia desagertu arte.[3]

Egitura aldatu

Prostata gizonaren ugaltze sistemako guruin bat da, 7 eta 16 gramo inguruko pisua hartzen ohi duena[4]. Pelbis barrunbean kokatuta dago, zehazki maskuriaren alde kaudalean, eta uretraren atal prostatikoa inguratuz agertzen da, maskuriaren lepo eta perine aldeko zeharkako muskulu sakonaren artean. Forma oboideoa du, eta bertan sei aurpegi bereizten dira:

Prostatak, bere kanpo egitura estaliz, faszia bat du, faszia edo kapsula prostatikoa deiturikoa[5]. Guruin honen barne egitura definitzeko guneak zein lobuluak erabiltzen dira, baina gehien erabiltzen dena “gune” terminoa da[5].

Beraz, prostata hiru-lau gunetan banatzen da, baina hauek gehien bat ikuspuntu histologiko batetik desberdintzen dira, eta baita ultrasoinuen bidez lorturiko MRI irudien bitartez. Aipatutako guneak honakoak dira:

 
Prostataren lau guneak: periferikoa, erdialdekoa, trantsiziozkoa eta fibromuskularra
  • Gune periferikoa: prostata helduaren %70a hartzen du, gehien bat apexa osatuz. Guruinaren atzealde dortsal osoa hartzen du, bi aldeetara zabalduz, kapsula prostatikoaren azpitik. Prostatako minbizi kasuen %70-%80a gune honetatik sortzen dira.
  • Erdialdeko gunea: prostata helduaren %20a inguru suposatzen du. Hodi eiakulatzaileak inguratzen ditu[5], eta prostata minbizien %2.5ak gune hau izaten ohi du jatorri. Azpimarratzekoa da kasu hauetan minbizia agresiboagoa izaten dela, besikula seminalak inbadi baititzake.
  • Trantsizio gunea: atal hau bizitzan zehar hazi egiten da, helduaroan guruinaren %5a hartzen duelarik.  Honek uretra inguratzen du, eta minbizien %10-%20a suposatzen du. Gainera, aurrerago aipatuko den prostataren hiperplasia onbera gune honetan sortzen ohi da.
  • Aurreko gune fibromuskularra edo estroma: atal hau ez da beti gune bezala kontsideratzen. Izenak dioen bezala, gune honek ez du izaera glandularrik, eta soilik muskuluz eta ehun fibrosoz osatua dago[4].

Bestalde, lobulutan banaketa egiten bada honelako hauek bereizten dira: atzeko lobulua (edo istmoa bezala ere ezagutua), eskuin zein ezkerreko alboko lobuluak, eta erdiguneko lobulua.

Prostataren baitan dauden giharrak honakoak dira:

Guruinaren barruan bi muskulu agertzen dira, biak uretra prostatikoarekiko paraleloki kokatuak. Uretra erreferentziatzat hartuz, alde bentralean uretraren muskulu dilatatzailea dago, eta alde dortsalean, aldiz, muskulu eiakulatzailea[6].

 
Beheko arteria besikala, barneko pudendo arteria eta erdiko ondeste arteria

Prostataren odoleztapena aldatu

Prostatak odoleztapena jasotzen du beheko arteria besikaletik (barneko arteria iliakoaren adarra), barneko pudendo arteriatik eta erdiko ondeste arterietatik (hemorroidala, hau ere barneko arteria iliakoaren adarra). Hauek atzekoz-aurrerako ibilbidea osatzen dute, prostataren alde dortsaletik bentralera igaroz, apexera iritsi arte[5].

Barneko besikula arteria, maskuri mailara heltzean, bi adarretan banatzen da. Alde batetik uretrarentzako adarkadura bat ematen du, zeinak uretra eta baita prostataren trantsizio gunea odoleztatzen dituen. Bestalde, prostataren kapsularentzako beste adar bat ematen du[5], eta honek guruinaren gainontzeko guneak odoleztatzen ditu bertan sartuz eta adartxoak emanez.

Prostataren zain itzulia aldatu

Guruinaren zain itzuliaz plexu prostatikoa izeneko zain-sarea arduratzen da. Plexu hau bitan banatua dago, azalekoa eta albokoa. Honek, nagusiki, prostataren alde bentrala inguratzen du, alde dortsalera ere zabalduz alboetatik.

Plexuez gain, prostataren odola hartzeaz ere faszia prostatikoaren zaina arduratzen da (aurreko hiru hauek sortzen ditu alde dortsaleko zakileko zain sakonak, zeinak diafragma pelbikoa igaro ostean hirutan banatzen den).

Azkenik, pudendo eta erdiko ondeste zainek gehien bat prostataren atzealdeko odola hartzen dute, eta baita besikula seminaletakoa[5].

 
Kanpoko nodo linfatiko iliakoak

Aipatutako sare hauen bitartez, odola beheko zain besikalean drainatzen dute, eta ostean, hau zain hipogastrikoan amaitzen da.

Linfa drainatzea aldatu

Prostataren inguruko linfa hiru gongoil nagusietan drainatzen da. Alde batetik, hodi deferente, besikula seminaleko zenbait hodi eta baita prostata atzeko azalaldeko atalaren linfa kanpoko nodo iliakoetan drainatzen da.

Bestetik, besikula seminaleko beste hodi batzuetako, hodi prostatikoetako eta prostataren aurrealdeko linfak barneko nodo iliakoan amaitzen dira.

Azkenik, prostata barneko linfak nodo hersle eta azpileko nodo linfatikoetan[5] drainatzen du.

Prostataren inerbazioa aldatu

Inerbazio bai sinpatiko zein parasinpatikoa jasoko du.

Inerbazio sinpatikoari dagokionez, goiko plexu hipogastrikokoaren nerbio hipogastrikoek (T12-L2) eta beheko plexu hipogastrikoko nerbioek (gerri nerbiotik eratorriak) burutzen dute. Hauek, bereziki, esfinter prostatikoaren eta zuntz muskularren inerbazioaz arduratzen dira.

Inerbazio parasinpatikoari dagokionez, nerbio esplakniko sakro (S3-S4) eta azpileko nerbio esplaknikoen (S2-S4) bidez jasotzen du.

Zuntz hauek, esfinter ildaskatua (esfinter pasibo funtzioa betetzen du), prostataren barneko zuntzak eragiten dituzte parasinpatikoki. Aldi berean, epitelio prostatikoaren ekintza jariatzaileaz arduratzen dira.

Nerbio hauez gain, gainera, nerbio erektore edo azpileko esplaknikokoek (normalki S3-S4, eta ez horren ohikoa S1-S5) ere inerbatzen dute.

Prostataren garapen enbriologikoa aldatu

Enbrioi garapenean, hasiera batean, alde kaudalean alantoides izeneko gunea dago. 4. eta 7. asteetan zehar, alantoidesean banaketa bat ematen da eta bertatik sinu urogenitala eta uzki kanala sortzen dira, septo urorrektalak[7] banatuak.

Sinu urogenitala ostera hirutan bereizten da: goialdean maskuria, erdian uretra eta atzealdea enbrioiaren sexu biologikoaren[7] arabera aldakorra izaten da.  

Prostata guruina jatorri biko egitura da, batetik endodermikoa[7] eta bestetik mesodermikoa baita. Atal endodermikoari dagokionez, hirugarren hilabete inguruan, uretratren atal prostatikoko zelulak hazi egiten dira mesenkima[7] (mesodermoa) aldera hurbilduz. Gune honetatik sorturiko egiturak, endodermikoak direnez, prostatako guruin sektretorean diferentziatzen dira, eta esandako mesenkimatik, prostatako ehun konektibo eta muskulu lisoa[8]

Beraz, prostata bezalako guruin mistoa eratzen da, eta maskuria garatzen den heinean honen beheko aldean kokatzen da. Honen funtzio egokirako, androgenoen eta testosteronaren beharra izaten du. Nagusiki prostata erregulatzen duen hormona dihidrotestosterona da.

Enbrioi garaian umekiaren aktibitate hormonalaz eta prostaglandinaren jariatzeaz arduratzen da eta, arestian aipatu bezala, adinarekin guruina handitzen da, helduarora arte[5].

Funtzioa aldatu

Prostatak ur prostatikoa ekoiztu eta jariatu egiten du uretrara hodi prostatikoen bitartez non barrabiletik eta besikula seminaletik datorren jariakinekin bat egiten du semena deritzogun likidoa sortuz[9]. Semena ugal-aparatu maskulinoa dituzten pertsonek eiakulazioaren bidez jariatzen duten likidoa da. Honen sorkuntza barrabiletan hasten da eta hodi deferenteen bidea jarraituz, azkenik, eiakulazio hodietara ailegatzen da (prostataren mailan) eta uretrara jariatzen da eiakulazio prozesuaren bidez zakiletik ateratzeko[10].

Prostataren jariakina antigeno prostatiko espezifikoaz (PSA), fibrinogenoz, espermina, zink, magnesioa eta hainbat entzima proteolitikoz osatuta dago[11]. Besikula seminaletik sortutako ur seminalarekin batera, eiakulazioaren ondorioz kanporatzen den jariakinaren zati likidoaren gehiengoa osatzen du (%25a)[11].  Ur prostatikoa, semenaren higikortasuna eta bideragarritasuna bermatzen du baginaren azidotasuna neurri batean neutralizatuz[9].

Erekzioaren (edo zuta) ostean ematen den eiakulazioa nagusitasun sinpatikoa du. Honen eraginez, uretra prostatikotik aurrera dauden muskulu leunak uzkurtzen dira semena kanporatzeko[12]. Aipatzekoak dira prozesu honetan parte hartzen duten prostataren aurrealdean eta atzealdean dauden bi esfinter.

Esplorazioa aldatu

 
Taktu rektala. Prostataren esplorazio fisikoa egiteko prozedura.

Prostata guruinaren egoera esploratzeko hainbat prozedura ezberdin erabiltzen dira:

Patologiak aldatu

 
Prostatitisaren ondoriozko prostataren inflamazioa erakusten duen hematoxilina-eosinaz tindaturiko mikrografia. Bertan, ilunagoak diren leukozitoak diren hainbat zelula ikus daitezke. Argazkiaren ezkerraldean, inflamazioarik gabeko zonaldea ikus daiteke.

Prostatarekin erlazionaturiko patologia ohikoenak hurrengoak dira:

Prostatitis aldatu

  • Prostatitisaren sintomak mina txiza egitean edota eiakulazioan, txiza egiteko ezintasuna, iztaietako mina, eta sukarra eta abaildura bezalako sintoma orokorrak [14] dira.
  • Prostataren hanturak haren handitzea dakar eta ondesteko esplorazioaren bidez antzeman daiteke.
 
Prostata biopsia bidez lortutako mikrografia, non prostata minbizi ohi bat agertzen den argazkiaren goi-eskumaldean.

Prostatomegalia aldatu

 
Uretra estutzen duen eta sintomak eragin ahal dituen prostata minbizia

Minbizia aldatu

  • Prostatako minbizia minbizien artean ohikoenetarikoa, eta gizon zaharren heriotzaren arrazoi esanguratsua da [17] . Askotan, gizonak ez dauka sintomarik, baina izatekotan, txiza egiteko gogoaren maiztasun handia, txiza egiten hasteko arazoak,...izan ohi dira.
  • Prostata minbizia detektatzeko egiten diren lehenengo frogak ondesteko azterketa digitala eta prostataren antigeno espezifikoaren (PSA) kontzentrazioaren neurketa dira. PSA kontzentrazioak interpretatzeko zailak dira, prostata minbizia ez duen gizonezko batek balore altuak izan ditzakeelako, eta minbizidun gizonezko batek balore baxuak izan ditzakeelako [14]. Hurrengo froga aktibitate tumorala eta metastasi gaitasuna ebaluatzen duen biopsia bat izan ohi da.

Skeneren guruinak aldatu

Skeneren guruinak, "Prostata femeninoa" bezala ezagutzen dira; izan ere, Skeneren guruinak eta prostata maskulinoak antzera jarduten dute biek antigeno prostatiko espezifikoa (PSA), gizonezkoengan sortutako eiakulazio-proteina dena,  eta fosfatasa azidoa jariatzen baitute.

Nahiz eta prostata maskulinoaren homologoa izan eta ehun enbriologiko berdinetik garatua egon, prostata maskulinoarekin erlazionatutako bere garapenaren hainbat alderdi oso ezezagunak dira.[19]

Erreferentziak aldatu

  1. «PRÓSTATA - Qué es y para qué sirve • MD.Saúde» MD.Saúde (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  2. «Enfermedades de la próstata» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  3. «La próstata» drgdiaz.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  4. a b Young, Barbara (Pathologist),. Wheater's functional histology : a text and colour atlas.. (Sixth edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5488-4. PMC 861650889. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  5. a b c d e f g h Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  6. Schünke, Michael 1950-. Prometheus: LernAtlas der Anatomie [... Innere Organe : 121 Tabellen. ] (3., überarb. und erw. Aufl. argitaraldia) ISBN 978-3-13-160181-0. PMC 812182720. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  7. a b c d Sadler, T. W. (Thomas W.),. Langman's medical embryology. (Fourteenth edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4963-8390-7. PMC 1042400100. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  8. Moore, Keith L.. (2008). Before we are born : essentials of embryology and birth defects. (7th ed. argitaraldia) Saunders/Elsevier ISBN 978-1-4160-3705-7. PMC 76828939. (Noiz kontsultatua: 2020-12-02).
  9. a b Barrett, Kim E.,. Ganong's review of medical physiology. (Twenty-sixth edition. argitaraldia) ISBN 9781260122404. PMC 1076268769. (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  10. Tortora, Gerard J.,. Principios de anatomía y fisiología. (13a ed. argitaraldia) ISBN 978-607-7743-78-1. PMC 853061345. (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  11. a b Gray's anatomy : the anatomical basis of clinical practice. (Forty-first edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-5230-9. PMC 920806541. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  12. (Ingelesez) Hocaoglu, Yasemin; Roosen, Alexander; Herrmann, Karin; Tritschler, Stefan; Stief, Christian; Bauer, Ricarda M.. (2012). «Real-time magnetic resonance imaging (MRI): anatomical changes during physiological voiding in men» BJU International 109 (2): 234–239.  doi:10.1111/j.1464-410X.2011.10255.x. ISSN 1464-410X. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  13. a b c (Gaztelaniaz) «Pruebas para diagnosticar y determinar la etapa del cáncer de próstata» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  14. a b c d e f g h i j Davidson's principles and practice of medicine. (23rd edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7020-7026-6. PMC 1041853327. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  15. Potts, Jeannette M.. (2008). «Physical Therapy for Chronic Prostatitis /Chronic Pelvic Pain Syndrome» Chronic Prostatitis/Chronic Pelvic Pain Syndrome (Humana Press): 131–141. ISBN 978-1-934115-27-5. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  16. «The placebo effect in the treatment of benign prostatic hyperplasia» Therapeutic Treatment for Benign Prostatic Hyperplasia (CRC Press): 19–48. 2005-06-16 ISBN 978-0-429-21688-6. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  17. Rawla, Prashanth. (2019). «Epidemiology of Prostate Cancer» World Journal of Oncology 10 (2): 63–89.  doi:10.14740/wjon1191. ISSN 1920-4531. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  18. «American Brachytherapy Society 2006 Annual Meeting Program» Brachytherapy 5 (2): 63–69. 2006-04  doi:10.1016/j.brachy.2006.03.005. ISSN 1538-4721. (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  19. ‘Glándulas de Skene’, las encargadas de la eyaculación femenina. (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu