Produktuaren bizitza-ziklo

Merkataritzan, produktuaren bizitza-zikloak produktu bat sortzen den unetik eta merkatuan irauten duen bitartean gertatzen diren salmenten bilakaera adierazten du, produktuaren eta beronen merkatuaren beste ezaugarri batzuekin batera. Produktuaren bizitza zikloa aztertuz, merkatu-zuzendaritzak produktuari buruzko estrategia egokiak erabakitzen ditu enpresaren helburuak lortzeari begira. Oro har, produktuaren bizitza zikloan lau aldi ezberdin bereizten dira: merkaturatzea, hazkundea, heldutasuna eta gainbehera.

Produktuaren bizitza zikloa.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.