Príncipe de Vergara pasealekua

Príncipe de Vergara pasealekua, Espolón pasealekua izenez ezagunagoa (gaztelaniaz: Paseo del Príncipe de Vergara)[1] Logroñoko pasealeku adierazgarriena da. Urte luzetan erdigune fisikoa izan zena, gaur egun finantza erdigunea ere bada[2]. Esparteroren zaldizko estatua da bertako osagai ezagunena.

Príncipe de Vergara pasealekua
Paseo del Príncipe de Vergara
Paseo del espolón
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Municipality of La RiojaLogroño
Koordenatuak42°27′53″N 2°26′44″W / 42.46477°N 2.44543°W / 42.46477; -2.44543
Map
Inaugurazioa1757

Kokapena aldatu

Alde zaharraren mugetan kokaturik dago eta inguruan ditu Diputazioaren jauregia, Paseo de las Cien Tiendas auzo komertziala eta gastronomiarengatik ezaguna den Laurel kalea.

Historia aldatu

 
Espolón pasealekua.

Sorrera aldatu

Harresien kanpoaldean zegoen baratza eremu bat zen eta Lorenzo de Valcarze y Mendoza korregidoreak 1757ko ekainaren 2an pasealeku bat eraikitzeko agindua eman zuen[3]. 1809an hobekuntza lanak egin zitzaizkion eta alboan zituen baratze batzuk erosi zizkioten Kontzilio Seminarioari pasealekua handitzeko[1]. 1856an Logroñoko kabildoak beste sei baratze erosi zituen eta berriz ere tamainaz handitu zen pasealekua. 1857an Gaztelako sei erregeren estatuak ezarri ziren (Don Pelaio, Ordoño I.a, Leovigildo, Alfonso II.a, Henrique I.a eta Felipe V.a), 1931ean Espainiako Bigarren Errepublika iristearekin batera kendu zirenak[1]. 1862an Logroñoko harresiak eraitsi ziren eta haien tokian etxe lerro bat altxatu zen. Pasealekua beraz Alda Zaharrari loturik gelditu zen.

Izenaren bilakaera aldatu

Historian zehar hainbat izen izan zituen; Paseo Extramuros ("Harresi kanpoko pasealekua"), La Glorieta, Paseo de las Delicias eta Paseo de los Reyes[1]. 1872ko otsailaren 27an Paseo del Príncipe de Vergara izen ofiziala eman zitzaion Bergarako Printzea titulua zuen Baldomero Esparteko jeneral liberalaren omenez. Espartero Logroñon bizi izan zen 1879an hil zen are. 1895eko irailaren 23an Esparteroren zaldizko estatua ezarri zen bertan. Aurrez 1892an musika kiosko bat eraiki zen pasealekuan, gaur egun existitzen ez dena[3]. Logroñotarrek ordea Paseo del Espolón izena erabiltzen dute.

Hiriaren erdigunea aldatu

XIX. mendean Logroñoren zabalkundea hasi zen eta Espolón pasealekua hiriaren erdigunea bihurtu zen. Hainbat jauregi eraiki ziren inguruan palacetes del espolón bezala ezagutzen direnak. UNESCOk Donejake bidea Gizateriaren ondare izendatu zuenean jauregi hauek ere izendapena jaso zuten Logroñoko eraikinen zerrendan zeuden. Gaur egun Diputazioaren jauregia da bat eta bestea Logroñoko hotel luxuzkoena izan zen XX. mendean.

XX. mendean hainbat aldaketa, berriztapen eta zabalkunde egin zitzaizkion eta osagai asko ezarri ziren bertan.

Osagaiak aldatu

 
Espoloiko maskorra.

Hainbat osagai eta monumentu daude pasealekuan:

  • Esparteroren monumentua (gaztelaniaz: Monumento al General Espartero): Zirkulu itxurako lorategi batean Espartero jeneralaren brontzezko eskultura bat dago, pasealekuari izena ematen diona. Zaldizko eskultura da eta 11.130 kiogramotako pisua du. Oinarrian Esparterorekin lotutako hamalau hitz daude idaztita brontzezko hizkietan: «Paz, Prudencia, Lealtad, Templanza, Abnegación, Patria, Fortaleza, Victoria, Patriotismo, Justicia, Ley, Heroísmo, Logroño y España». P. Gilbert eskultoreak diseinatu zuen baina Franxisco de Luis y Tomás arkitektuak diseinu desberdin bat erabili zuen eraikitzeko. Gaspar Nuñez de Arce poetak inauguratu zuen[3].
  • Terrorismoaren biktimen omenezko monumentua (gaztelaniaz: Monumento a las víctimas del terrorismo): Agustin Ibarrolak egindako eskultura da, 2008an ezarri zena. 10 metrotako luzera eta bost metrotako altuera duen "bionbo" itxurako eraikina da.
  • Espoloiko maskorra (gaztelaniaz: Concha del Espolón): Maskor itxurako auditorioa da. 1954an eraiki zen musika kiosko zaharra zegoen tokian[1]. Kontzertuak eta ikuskizunak egiten dira bertan uda partean. San Francisco hirian (Californian) dagoen auditorio bat aintzat hartuta diseinatu zuen Jaime Carcellerrek[3] eta apaingarriak Joaquín Lucarini eskultoreak egin zituen. Alboetan 16 zutabedun pergola bat dauka.[3] Maskorraren atzealdean Logroño turismo bulegoa dago gaur egun[1].
  • Arrosadiako pasealekua (gaztelaniaz: Paseo de la rosaleda): 1940 eta 1946 artean ezarri zen eta hiru zati ditu. Mota askotako arrosak daude, eta pasabideetan metalezko arkuen bidez tunelak eratzen dituzte. Lucarinik diseinaturiko igelen eskultura txikiak dituzten iturriak ere badaude.
  • Lorategiak: Lorez jositako lorategi ugari daude. Tulipanak, lirioak, pentsamenduak...[4]

Ospakizunak aldatu

Errioxako uztabiltze jaialdian Valvanerako Amabirjinari bertan eskeitzen zaio aurreneko muztioa.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Paseo del Espolón - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Paseo del Príncipe de Vergara» EscapadaRural.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  3. a b c d e «Riojanosenlared.com - Logroño: ruta del espolon» www.riojanosenlared.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  4. (Gaztelaniaz) «Paseo del Espolón» Parques y jardines de Logroño 2015-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).

Kanpo estekak aldatu