Poynting-Robertson efektua

Poynting-Robertson efektua eguzki erradiazioak, Eguzki Sistemako hauts partikulak, espiralean Eguzkirantz bertarantz mugiarazten dituen prozesu bat da. Efektua, hauts partikulen orbita mugimenduagatik gertatzen da. Hauts partikulek eguzki erradiazioaren mugimendu erradiala indargabetzen dute eta, honela, partikula, grabitateak Eguzkirantz erakartzen du. Efektua, bi modutara interpretatu daiteke, erreferentzia puntuaren arabera.

Hauts partikularen ikuspuntutik, eguzkiaren erradiazioa, itxuraz, pixkat okertuta dagoen angelu batetik dator, hauts partikalaren orbitaren planoa, eguzki erradiazioaren aurrera egitearekiko perpendikularra baita. Angelu hau oso txikia da, eguzkiaren erradiazioa argiaren abiaduran mugitzen baita, eta hauts partikula, erradiazioarekin alderatuz, askoz motelago mugitzen baita, baina denboraren igaroan, efektu hau pilatzen joaten da.

Eguzki Sistemaren ikuspuntu orokor batetatik, hauts partikulak eguzkiaren argi guztia norantza erradial batean xurgatzen du, baina hauts partikularen mugimendu erlatiboak Eguzkiarekiko, ondorio bezala, energiaren berbidalketa dakar, oso modu ezberdinean, momentu angeluarrean aldaketa bat eragiten duena.

Poynting-Robertson efektua indartsuagoa da Eguzkiaren inguruan, eta, beraz orbita eliptikoen eszentrikotasuna murrizten du.

Honela, gertaera honen moteltasunaren adibide bat jartzeko, partikula bat, Eguzkitik, Lurraren orbitaren baliokide den distantzia batetara aurkitzen baldin bada, barrualderanzko espirala betetzeko 7 mila urte beharko dituela aipatu behar da.

Erreferentziak aldatu

  • Radiation in the Solar System: Its Effect on Temperature and Its Pressure on Small Bodies, de J. H. Poynting. Serie A, 202 525-552. Royal Society of London Philosophical Transactions (1903).
  • Dynamical Effects of Radiation in the Solar System, de H. P. Robertson. Monthly Notices of the Royal Astronomical Society, 97. zenbakia, 423-438 orrialdeak, (1937).

Kanpo estekak aldatu