Posidonio, (antzinako grezieraz: Ποσειδώνιος Poseidonios, esanahia "Poseidonena"), Apameakoa (ὁ Ἀπαμεύς, Apamea) edo Rodaskoa (ὁ Ῥόδιος, Rodas) (Apamea, Siria, K.a. 135 - Erroma, K.a. 50) Antzinako Greziako filosofo estoikoa izan zen.

Posidonio

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΠοσειδώνιος
JaiotzaApamea (Siria)K.a. 135
HeriotzaErromaK.a. 50 (83/84 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Panezio
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa, historialaria, filosofoa, idazlea, fisikaria eta geografoa
InfluentziakPanezio
MugimenduaEstoizismoa

Biografia aldatu

Filosofiako ikasketak Paneziorekin egin zituen Atenasen. Rodasen eman zuen ia bizitza osoa, eta han eskola estoikoaren buru izan zen. Helenismoaren garaiko jakinduria bildu eta erromatarrei irakatsi zien: Zizeron, Lukrezio, Virgilio, Manilio, Seneka Gaztea eta Plinio Zaharraren maisu izan zen.

Eragin handia izan zuen filosofia estoikoaren garapenean; filosofiaren eta erlijioaren arteko kontraesanak adosten saiatu zen, Aristotelesen eta Platonen doktrinak Zenonen estoizismoarekin bat egiten, eta estoizismoaren hastapen nagusi bat garai hartako greziarren eta erromatarren erlijiora egokitzen. Berrogeita hamabi liburu idatzi zituen historiaz. Geografoa, astronomoa eta etnografoa ere izan zen. Haren idazlan guztiak galdu egin dira.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Posidonio