Portunusen Tenplua, K.a. I. mendean Erroman bertan eraikitako tenplu erromatar bat da. Foro Boarioan dago.

Portunusen Tenplua, Foro Boarioan.

Deskribapena aldatu

Portunusen tenplua, Ostia portu inguruan zegoen, Emiliano zubitik gertu, K.a. 80-K.a. 70 inguruan eraiki zelarik. Lau zutabe ditu aurrealdean, eta zazpina albo bakoitzean. Tenplua, prostilo, tetrastilo eta sasiperipteroa da. Zutabeen ordena, joniarra da, 8 metro inguruko altuera dutenak, zutabeak, iztukuarekin estalita daudelarik, horrela, amaitze lirain eta finagoa emateko. Frontoia, asko irtetzen dena, eta taulamendua, lauak dira. Tenplura, aurrealdean duen harmailadi batetatik sartzen da. Tradizionalki, Fortuna Viril delakoari eskeinitako tenplutzat hartu izan da, baina gaur egun, Portunusi eskeinia izan zela uste da, ibai portuko jainko babeslea.

 
Tenpluaren atzealdea

Tenplu hau, egundaino, hain modu bikainean kontserbatu izanaren zergatia, IX. mendean, Santa Maria Egyziacaren omenezko eliza bihurtu zelako da, emagalduen patroiarena, barnean leihoren batzuk ireki eta ez askoz gehiago. Beranduago, XVI. mendean, eraikina, armeniar fraide ordena baten jabetzakoa izatera pasa zen, ordena honek, erreformaren batzuk eginez, baina eraikinari askorik eragin gabe, bere harresien aurka, zenbait eraikin eraikiz (ikus argazkia), Mussoliniren erregimen faxistan behera bota zirenak, XX. mendeko 1930eko hamarkadan alegia.

 
Santa Maria Egiziaca Giovanni Battista Piranesiren grabatu baten arabera.

Gertu, 100 metro ingurura, Bocca della Veritá deritzona dago.

Kanpo estekak aldatu