Portulano[1] bat, Erdi Aroan eta Pizkundean marinelek erabili ohi zuten itsas mapa da, non portuen geografia ezaugarriez gainera, bestelako datu batzuk adierazten ziren (ekonomia, arriskuak, itsaslasterak etab.). Gainera, ezaugarri grafiko nagusia da nabigazio-lerroak erabiltzea itsas azalera banatzeko, haize-arrosak erabiliz. Hasieran, batez ere Mediterraneoa eta hurbileko itsasoak zeuden adierazita, euskal kostaldea barne, gerora hedatuz joan ziren xehetasunez adierazitako kostaldeak.

1375eko Atlas Català de la Corona de Catalunya i Aragó portulanoaren XIX. mendeko kopia

Karta nautiko horiek kabotaje bidezko nabigazioan oinarritzen dira: ontzia itsasertzetik gertu nabigatzen zuen garai hartan, eta horri esker zenbait neurketa bisual egin lur lehorra ikuskatuz. Portulano bat oinarrizko tresnaz (iparrorratza, sestantea eta alidada) egindako ikuskaketa eta irakurketetan oinarritzen da. Iparrorratzaren erabilera orokortu zenean, iparraldea mapen goialdean kokatzen hasi zen, portulanoetan bezala, Erdi Aroko mapa teologikoek ez bezala, non gehienek ekialdea maparen goiko aldean kokatzen zutena (paradisu terrenalaren alegiazko kokapena).

Portulano mapa nautiko zaharrena 1290koa da, Carta Pisana izenekoa eta beharbada Genovan egina, egun Frantziako Liburutegi Nazionalean gordea. Bertan, xehetasun handiz ageri da Gurutzaden garaiko Mediterraneoa ageri da xehetasun handiz, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko elkartruke ugarien erakusgarri[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Portulano Zehazki hiztegian (noiz kontsultatua: 2024-02-20)
  2. (Frantsesez) Mireille Pastoureau, Voies océanes, Paris, 1990, 13 or.

Kanpo estekak aldatu