Porta dell'Arco edo Porta all'Arco Volterrako (Toscana, Italia) harresietako portaleetako bat da, hegoalderantz ematen duena, eta hiriko sarbide historiko nagusia izan dena.

Porta all'Arco
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaPisako probintzia
Italiako udalerriVolterra
Koordenatuak43°24′03″N 10°51′30″E / 43.40088°N 10.8584°E / 43.40088; 10.8584
Map
Kontaktua
HelbideaVia di Porta all'Arco

Gutxi gorabehera kristo aurreko 3. mendekoa da  eta jatorriz etruskoek eraiki zuten. Erdi puntuko arku zaharrenetarikoa izango da Europan, egitura originalean gorde direnen artean, teknika arkitektoniko hau benetan garatu zutenak etruskoak izan baitziren, eta haiengandik hartuz garatu zuten gero erromatarrek.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Ortega Andrade, Francisco. (1993). «La Construcción Etrusca» Revista de Edificación (15) (Noiz kontsultatua: 2020-08-30).