Porrusalda (sukaldaritza)

Porrusalda, batzuetan porru-patatak ere deitua, nagusiki barazkiz osatutako Euskal Herriko plater gastronomiko ohiko eta herrikoia da, guzti hauen artean porrua nabarmentzen delarik, hortik izena. Bere aurkezpena erregosiaren antzekoa da, hots, bero zerbitzatzen den plater saldatsu eta osagaiez betea.

Porrusalda
Beste izenakPorru-patatak
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
OsagaiakBarazkiak
Antzeko janariakVichyssoise

Ezaugarriak aldatu

Porrusaldaren osagarri nagusia porrua da (honek ematen baitio bere izena), beste hainbat osagarri ere gehitzen zaizkiolarik: azenarioa, patata, tipula edo baratxuriak. Eskualdearen arabera saldari zaporea emateko arrain hezur edo zati bat ere bota ohi zitzaion. Txerriaren saihetsa, bakailao gatzatu xehetua edo legatzaren buru bat ere gehitzen zaizkio.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu