Pontivy

Frantziako udalerria

Pontivy (bretainieraz Pondi eta galoz Pondivi) Bretainiako hegoaldean dagoen udalerria da, Mor-Bihaneko departamenduan kokatutakoa, Bro Gwened lurralde historikoan. 2013ko erroldaren arabera 13.915 biztanle ditu.

Pontivy
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
DepartamenduaMorbihan
Izen ofizialaPontivy
Posta kodea56300
Geografia
Koordenatuak48°04′07″N 2°57′46″W / 48.0686°N 2.9628°W / 48.0686; -2.9628
Map
Azalera24.85 km²
Altuera60 m
MugakideakNoyal-Pontivy, Saint-Thuriau, Le Sourn, Malguénac, Cléguérec eta Neulliac
Demografia
Biztanleria14.774 (2021eko urtarrilaren 1a)
−318 (2020)
alt_left 7.689 (%52) (%46,8) 6.917 alt_right
Dentsitatea594,53 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakNapoleonville, Wesseling, Tavistock (en) Itzuli eta Ouélessébougou (en) Itzuli
ville-pontivy.bzh

Geografia aldatu

Blavet ibaiak Nantes eta Brest arteko ubidearekin bat egiten duen puntuan kokaturik dago, Bretainiaren erdialdean. Nekazaritzari loturiko herria da.

Historia aldatu

Ivy izeneko monje batek VII mendean zubia eraiki zuen Blavet ibaia gurutzatzeko eta hortik Pontivy izena. XV mendean Joan II.a Rohangoak Pontivyko gaztelua eraiki zuen. XVI mendean espainiarrek gaztelua eskuratu bazuten ere Henrike IV.a Frantziakoak berehala bueltatzeko eskatu zion Espainiako erregeari.

Frantziako Iraultzaren ondoren herriak Napoleonville izena hartu zuen Napoleon Bonaparteren omenez. Ondoren Bourbonville izan zen Luis XVIII.a Frantziakoaren omenez eta berriz Napoleonville Napoleon III.arengatik. XX mendean hasierako izena berreskuratu zuen, Pontivy.

Hezkuntza aldatu

2008an lehen hezkuntzako haurren %11'34ak hezkuntza elebidunean matrikulaturik zegoen.

Ondasun nabarmenak aldatu

Aipagarriak dira Pontivyko gaztelua, Notre-Dame de-la-Joie eliza gotikoa (XVI. m.), Saint-Ivy kapera (XIII. m.), Rohan gaztelua (XV. m.) eta Martray plaza inguratzen duten etxe zaharrak.

Hiri senidetuak aldatu

Kanpo estekak aldatu


Erreferentziak aldatu