Polonia Txikia[1] (polonieraz: Małopolska; latinez: Polonia Minor) Krakovia hiriburu duen Poloniako eskualde historikoa da. Herrialdearen hego-ekialdeko kantoian dago, eta ez da nahasi behar 1999an eratutako Polonia Txikiko voivoderriarekin. Azken honek eskualde historikoaren zati bat baino ez du hartzen.

Polonia Txikia
Motaeskualde geografiko eta eskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak50°04′N 19°57′E / 50.07°N 19.95°E / 50.07; 19.95
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Polonia Txikiko voivoderria

Polonia Txikiak Vistularen arroaren goiko aldea eta erdialdearen parte bat hartzen du, Poloniar Karpatoen gehiena, Sandomierz eta Oświęcim arroak eta Małopolska goi ordokia barne. Erdi Aroan eskualde hau poloniar estatuaren erdigune bilakatu zen,[2] eta XI. mendearen erdialdetik 1596 arte erresumaren hiriburua Krakovia izan zen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak aldatu