Polo Garat

Argazkilari zuberotarra

Jean-Paul "Polo" Garat (Donapaleu, 1967[1]) argazkilari zuberotarra da.[2]

Polo Garat

Bizitza
JaiotzaDonapaleu, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Datu biografikoak aldatu

Donapaleun jaio bazen ere, Barkoxen bizi izan zen haurtzarotik.[3] Herrian Louis Garat aitak tailer mekanikoa zuen.[4]

Argazkilaritza aldatu

Argazkilaritzarekin lehen kontaktua Oloroeko ikastetxean izan zuen, eta 13 urterekin argazkilari izatea deliberatu zuen.[1]

Bere interesa mundu mailako lurralde desberdinetan dago;[5] horretara, lan asko Afrikan edo Ameriketan[6] burutu ditu.

Kameren mekanikan interesatua, bere lan egiteko modu nagusia analogikoa da, irudietan lortzen den kalitate hobearengatik; halere, numerikoan gero eta lan gehiago egiten dituela aitortzen du.[1]

Landu dituen gaiak anitzak dira, nabarmenki langileak jardunean,[7] motorrak[8][9] eta erretratuak.[1] Halere, Zuberoako bizimodua,[10] natura eta animaliak ere erretratatu ditu. Bere argazki askotan 70. hamarkadako giroaren eta argiaren kutsua nabari da. Freelance bezala lan egiten badu ere (Libération, Pyrénées Magazine, Le Monde...), prentsak enkargu asko egin dizkio, objektiboengana eginiko bere hurbilketa orijinala dela eta. Erakusketak regularki egiten ditu, batez ere Frantzian.[11] 17 urte zituenetik Tolosa Okzitanian bizi da,[12] non 2002an Odessa argazki-kolektiboaren sortzaileetako bat izan zen.[13]

Bere esanetan, argazkilari on bat izateko sekretua "zapata onak izatea" da, ibiltzea eta une egokia aurkitzea alegia. Eta erretratuak egitea -bere espezialitateetako bat- "tangoa bezalakoa da, biren artean dantzatzekoa, ez argazkilariak bakarrik":[1]

Euskal Herriarekiko harremana aldatu

 
Polo Garat bere kamera muntatzen.

Gaztetan, etxetik ateratzeko grinak Barkoxeko inguruak argazkitan asko ez jasotzea ekarri zion; alde egiteko motiboetako bat euskaraz ez jakitea ere izan zen, Zuberoan nolabait bere burua lekuz kanpo aurkituz. Halere, Toulousen urte batzuk eman eta gero Euskal Herrirako joera itzuli zitzaion; eta harrezkero -sekula ez baitu Barkoxe guztiz utzi- argazkitan ere jasotzeari ekin zion. Gaur egun, bere burua abertzaletzat eta euskaltzaletzat du.[1]

2019an, Hazparneko Zapat(h)ari proiektuko antropologiko-artistikoan parte hartu zuen sortzaileetako bat izan zen.[14] 2020an eginiko elkarrizketa batean, Barkoxen estudio/galeria bat muntatzeko asmoa adierazi zuen, aitaren garagea erabiliz; baita herrian nazioarteko argazkilaritza festibala antolatzekoa ere.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g (Frantsesez) «Polo Garat» EKE (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  2. «Région Occitanie / Pyrénées-Méditerranée» www.laregion.fr (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  3. (Frantsesez) Polo GARAT Galerie Alain Daudet Toulouse, France -. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  4. «Garat, Louis - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  5. Edme, Bob. (2001eko maiatzaren 6a). «"Nire argazkiak giro batzuen irudiak dira"» Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2019ko abenduaren 19a).
  6. (Frantsesez) «Toulouse. Polo Garat sur les traces de Faustin, migrant d'Amérique» ladepeche.fr (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  7. (Ingelesez) «Marcel - pologarat.com» pologarat.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  8. (Ingelesez) PHOTOGRAPHER: POLO GARAT – El Solitario MC. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  9. (Ingelesez) Polo Garat Photography MALA CHICA | BRUMMM Magazine Bookazine. (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  10. www.6mois.fr (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).[Betiko hautsitako esteka]
  11. (Ingelesez) «Biography - pologarat.com» pologarat.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  12. txiko. «El subcomandante Barkoxe» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  13. (Frantsesez) «GARAT Polo» Filigranes Editions (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).
  14. «Zapat(h)ari, Hazparneko zapatagintzari buruzko proiektu antropologikoa eta artistikoa» EKE (Noiz kontsultatua: 2019-12-19).