Poike, Txileko Pazko uhartean dagoen sumendi ez aktibo bat da, uhartearen ekialdeko muturrean. Uhartea osatzen duten hiru sumendi handietako bat da. Kono forma sinple bat du, eta, bere garaiera, 412 metrokoa da. Uharteko sumendirik antzinakoena da, estimazio batzuen arabera, itsas ohantzetik sortuko baitzen bi eztandaren ondoren, horietatik lehena duela 3 milioi urte gertatutakoa, eta, bigarrena, duela 900 mila urte. Sumendi honen iparraldeko magalean, tamaina txikiagoko hiru muinotxo daude, Maunga Vai a Heva, Maunga Tea Tea eta Maunga Parehe deiturikoak.

Poike
Datu orokorrak
Garaiera412 m
Motamendi eta Sumendi
Geografia
Map
Koordenatuak27°06′19″S 109°15′18″W / 27.105322°S 109.25505°W / -27.105322; -109.25505
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Valparaíso eskualdea
ProbintziaIsla de Pascua Province
Txileko komunaIsla de Pascua
Leku geografikoaIsla de Pascua

Poike sumendiaren kraterra, Pu A Katiki deitzen da, eta, uharteko beste bi sumendi nagusien kraterrak ez bezala, erabat lehor dago. 150 metroko diametroa eta 15 metro inguruko sakonera du. Hau ere iparraldeko magalean, baina amildegietan, Ana o Keke leizezuloa dago, Birjinen Leizezuloa bezala ere ezaguna.

Kanpo estekak aldatu