Podgorica[1] (serbieraz Подгорица, pǒdgoritsa ahoskatua) Montenegroko hiriburua da. Serbia eta Montenegro batera zeudenean, estatuko hiriburu judiziala ere bazen. 2003an 139.500 biztanle zituen.

Podgorica
hiri handia
Administrazioa
Herrialdea Montenegro
EstatuaMNE
ProbintziaPodgoricako probintzia
AlkateaMiomir Mugoša
Izen ofizialaПодгорица
Posta kodea81000
Geografia
Koordenatuak42°26′29″N 19°15′46″E / 42.4414°N 19.2628°E / 42.4414; 19.2628
Map
Azalera1,441 km²
Altuera45 m
Demografia
Biztanleria150.977 (2011)
14.504 (2003)
Dentsitatea117,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXI. mendea baino lehen
Telefono aurrizkia20
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakSkopje, Belgrad, Dublin, Los Angeles, Mosku, Stockholm udalerria, Tirana, Erevan, Zagreb, Lugano, Trani, Naoussa (en) Itzuli, Londres eta Kiev
http://www.podgorica.cg.yu

Podgorica toponimoaren itzulpen zuzena Gorica azpian da. Gorica hirian dagoen mendia da. Hiriak, Erdi Aroan Ribnica izena zuen eta 1945-1992 tartean Titogrado, Tito Jugoslaviako estatu buru zenaren omenez.

Historia aldatu

1466 eta 1878 artean, Otomandar Inperioaren barnean zegoen. Hiri honetan 1918an Serbiako Batzar Nazional Handiak bilera egin eta bertan Serbia eta Montenegro errepublikak batzea adostu zen, urte bereko azaroaren 29a arte iraun zuena. Abenduaren 1ean federazio hau sortu berri zen Seriar, kroaziar eta Esloveniarren Erresumarekin batu ziren.

Bigarren Mundu Gerran, Italiako armada faxistak hiri hartu zuen (1941), geroago Alemaniako armada naziak ordezkatua. 1944ko aliatuen bonbardaketak hiriaren zati handi bat suntsitu zuen eta biztanle gehienak hil.

Gerra amaitu ostean, Titoren gobernu komunistak hiri berreraiki zuen eta beronen izena aldatu Titogrado hartzeko (Титоград, Titograd, "Tito hiria"). 1946an Montenegroko hiriburu bihurtu zen, aurretiko Cetinje hiriari titulua kenduz.

2006ko maiatzaren 21ean buruturiko erreferendumean independentziak irabazi zuen Montenegron eta momentu horretara arte euren hiriburu administratiboa zena izango zen hautatua hiriburu izateko.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Podgorica)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18 20 26 31 33 38 43 46 39 30 23 19 46
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9 11 14 19 24 29 33 33 27 21 15 12 20.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2 3 5 9 14 18 21 21 17 12 8 4 11.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -21 -20 -8 0 4 10 12 9 4 -3 -14 -20 -21
Pilatutako prezipitazioa (mm) 163 179 146 98 105 59 38 51 110 230 213 225 1617
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 13 14 11 10 11 6 5 4 7 11 16 15 123
Eguzki orduak 113 124 186 210 248 300 341 341 240 186 120 93 2502
Iturria: [2]

Hiri senidetuak aldatu

Podgorica ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu