Plutokrazia (grezieraz ploutos aberastasuna + krazia boterea) estatuko buruzagitza hiritar aberatsen klase batean zentralizatua duen gobernu era edo sistema politikoa da; bertan, gizarteko mailen artean ezberdintasun handiak eta gaindiezinak daude.

Plutokrazia hitza bi adieraz erabili ohi da. Historikoki, oligarkia aberats baten estatuaren kontrol politikoari egiten dio erreferentzia. Plutokrazia haien adibideak dira antzinako Greziako hiri-estatuak eta Italiako Venezia (Veneziako Errepublika), Florentzia eta Genova bezalako merkatari estatuak.

Bigarren adierak gaur egungo munduan diruak politikan duen eraginari erreferentzia egiten dio. Eragin hori mota askotakoa da, gobernua lagunduz (diru "kontribuzioak" eginez, legearen barruan eta kanpoan) edota aurka (zergak ordaintzeari utziz, industriak kanpora eramateko mehatxu eginez...). Diruak komunikabideetan ere esku sar dezake, iritzi publikoak auzi politikoei buruz duen ikuspegia manipulatuz.

Ameriketako Estatu Batuak plutokrazia modernoaren adibide garbia dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu