Plaid tartan zati luze bat da, Eskoziako Highlandetako jantzi tradizionalean kapa bezala erabiltzen dena.

Highlandetako jantzi tradizionala daraman xirolarru jolea.

Ezaugarriak aldatu

Normalean, plaidaren tartana kilt gonarenakin bat dator. Plaid modernoak luzera osoan doblatzen dira, eta luzeraren erdia josita izaten dute, ireki ez dadin. Bere luzera lurretik erabiltzailearen sorbaldarainoko distantzia halako bi izan ohi da, gutxi gorabehera.Plaida erabiltzailearen bularraren inguruan eta eskuineko besoaren azpian biltzen da, gorputzari irmo estutuz. Ezkerreko sorbaldaren gainetik pasatzen da, bizkarraren atzean eroriz eta mutur askea gerrikoarekin helduz. Beste mutur soltea ezkerreko sorbaldetik aurrera botatzen da.

Plaidaren aurrea kuartzozko brotxe batez lotu ohi da ezkerreko sorbaldean.

Eskoziako jantzi militarra aldatu

Plaida Highlandeko jantzi militarraren ezaugarri gisa erabiltzen da armada britainiarrean, 1725etik aurrera.[1] Soldaduentzat, plaida manta eta beroki bezala erabiltzen zen, euriaren eta hautsaren aurkako babesa ere emanez. Jatorrizko forman, plaida zabalera bikoitzeko hamabi yardatako tartana zen; lurrean jarrita soldadua bertan sartzen zen.[2] XIX. eta XX. mendeetan zehar ere, plaida erreglamentuzko uniformearen ezaugarria izaten jarraitu zuen; baina 1914rako ofizial, sarjentu eta xirolarru joleek bakarrik mantentzen zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. W. Y. Carman, page 137 "A Dictionary of Military Uniform", ISBN 0-684-15130-8
  2. R.M. Barnes and Thomas B. Beatty, page 255 "The Uniforms and History of the Scottish Regiments", Sphere Books 1972

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu