Artikulu hau semeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «William Pitt (argipena)».

William Pitt Gaztea (Hayes, Kent, 1759ko maiatzaren 28a - Londres, 1806ko urtarrilaren 23a) politikari ingelesa izan zen, Pitt Zaharraren semea. Cambridgeko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, abokatu-lanetan hasi zen 1780an. Urtebete geroago, legebiltzarkide hautatu zuten, eta, hurrengo urtean, Ekonomiako ministro (Chancellor of the Exchequer) izendatu zuten. 1783an, gobernua osa zezala agindu zion Jurgi III.a erregeak. Aldez aurretik zaharkitua zegoen legebiltzarra berritzeko asmoak agertu zituen, progresistagoa izan zedin.

Pitt "Gaztea"


Erresuma Batuko Lehen Ministroa

1804ko maiatzaren 10a - 1806ko urtarrilaren 23a
Henry Addington - William Grenville (Grenvilleko I. baroia)
Ogasun Kantziler

1804ko maiatzaren 10a - 1806ko urtarrilaren 23a
Henry Addington - Henry Petty-Fitzmaurice, 3rd Marquess of Lansdowne (en) Itzuli
Leader of the House of Commons (en) Itzuli

1804ko maiatzaren 10a - 1806ko urtarrilaren 23a
Henry Addington - Charles James Fox (en) Itzuli
Leader of the House of Commons (en) Itzuli

1783ko abenduaren 19a - 1801eko martxoaren 14a
Frederick North - Henry Addington

Erresuma Batuko Lehen Ministroa

1783ko abenduaren 19a - 1801eko martxoaren 14a
William Cavendish-Bentinck (Portlandeko III. dukea) - Henry Addington
member of the 1st Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli


Hautetsia: 1st Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli
member of the 18th Parliament of Great Britain (en) Itzuli


Hautetsia: 18th Parliament of Great Britain (en) Itzuli
member of the 17th Parliament of Great Britain (en) Itzuli


Hautetsia: 17th Parliament of Great Britain (en) Itzuli
member of the 16th Parliament of Great Britain (en) Itzuli


Hautetsia: 16th Parliament of Great Britain (en) Itzuli
member of the 2nd Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli


Hautetsia: 2nd Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli
member of the 15th Parliament of Great Britain (en) Itzuli


Hautetsia: 15th Parliament of Great Britain (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKent1759ko maiatzaren 28a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaLondres1806ko urtarrilaren 23a (46 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
AitaPitt "Zaharra"
AmaHester Pitt, Countess of Chatham
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaPembroke College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Londres
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa
Alderdi politikoaTory

Find a Grave: 1270 Edit the value on Wikidata

Ekonomiako ministro zela, Ingalaterraren eta Estatu Batuen arteko kolonietako gerren ondorioz, Ingalaterrak pilatutako zorrari aurre egin behar izan zion. Zerga berriak asmatu zituen, kontrabandoari aurre egin zion, aduanetako administrazioa arindu zuen, eta krisia gainditzeko bestelako ekonomia-neurriak hartu zituen. Frantziako Iraultzak, Ingalaterrarentzat mehatxu militarra izateaz gainera, Irlandako Iraultza Katolikoa bultzatu zuen.

1801ean erregeak Pittek nahi zituen erreformak indarrean jartzea saihestu zuelarik, azken horrek uko egin zion gobernuan jarraitzeari. 1804an itzuli zen aginpidera, harik eta 1806an Pittek bultzatutako Austria, Errusia, Suedia eta Britainia Handiaren arteko koalizioak Ulmeko eta Austerlitzeko guduak Frantziaren aurka galdu zituen arte. Handik aste gutxira hil zen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pitt "Gaztea"