Piramide karratua
Piramide karratua
Taldea Johnsonen solidoak
J92J1J2
Aurpegi kopurua 4 triangelu + karratu bat
Ertz kopurua 8
Erpin kopurua 5
Erpin-konfigurazioa 4(32.4)
(34)
Simetria-taldea C4v
Schläfli sinboloa { } v {4}
Propietateak Ganbila
Poliedro duala Autoduala
Piramide karratua
Garapena

Geometrian, piramide karratua poliedro bat da, oinarrian karratu bat eta beste aurpegiak triangeluarrak dituena. Alde triangeluarrek erpin bat partekatzen dute, goierpin deiturikoa; erpin hori ez dago oinarriaren plano berean.

Piramide karratu baten 3D eredua

Johnson-en solidoak (J1) aldatu

Piramidearen alboko aurpegi guztiak triangelu aldeberdinak badira, piramidea Johnsonen solidoetako bat da (J1). Johnsonen solidoak 92 dira; eta Norman Johnson-ek izendatu eta deskribatu zituen, 1966an.

Johnsonen piramide karratuaren alboko ertza   bada, garaiera ( ) (oinarriaren erdigunetik kuspiderainoko distantzia), gainazalaren azalera ( ) (bost aurpegiena) eta bolumena ( ) formula hauen bidez kalkula daitezke:

 
 
 

Beste piramide karratu batzuk aldatu

Beste piramide karratu batzuetan, alboko aurpegiak triangelu isoszeleak dira.

Orokorrean,   oinarriko aldearen luzera eta   garaiera badira, piramidearen gainazalaren azalera eta bolumena honela kalkula daitezke:

 
 

Poliedro duala aldatu

Piramide karratua, topologikoki, poliedro autoduala da.

Piramide karratuaren duala Dualaren garapena
   

Ikus gainera aldatu

Tetraedroa Piramide pentagonala Piramide hexagonala
 
 
 

Kanpo estekak aldatu