Piraguismo ontzian bertan euste-punturik ez duen arraunez eta kirolaria higiduraren norantzari begira dagoela higiaraziz egiten den kirol nautikoa da[1]. Piragua bi, lau edo pertsona bakar batez bultzatuta dago, hortaz, k4 -a lau pertsonek bultzatutako piragua da, k2-a bi pertsonek bultzatzen dute eta k1-a pertsona bakar batek. Piraguismoan 2 enbarkazio mota daude, kayak-a eta kanoa, lehenengoan, 2 orriz osatutako pala bat erabiltzen da eta bigarrenean, orri bateko pala bat erabiltzen da .

Familia bat kanoa batean
Ur bizietako kayaka

Gaur egun, Alemania eta Hungaria dira herri nabarmenenak, herri hauetan piraguismoa oso garrantzitsua da eta emaitzetan oso nabarmena da hau. Alemaniak, historian zehar, 192 urre-domina lortu ditu munduko txapelketetan eta hungariak 191 lortu ditu.

Modalitateak aldatu

Piraguismoaren barruan 2 modalitate nagusi daude, ur lasaiak eta ur biziak baina badaude beste modalitate batzuk hala nola, kayak surf-a, kayak poloa, itsasoko kayak-a, dragoi itsasontzia, estilo librea edo piraguismo egokitua.

Ur lasaiak: Puntu batetik bestera denbora gutxien tardatzen duenak irabazten du hemen, distantzia olinpikoak 1000, 500 eta 200 metrokoak dira, baina badaude distantzia ez olinpikoak baita, hau maratoiaren edo 5000m-en kasua da, maratoian, badago bueltan gune bat non piraguatik atera behar zaren eta zati bat korrika egin behar duzun piraguarekin, hau, edaria hartzeko erabiltzen da.

Eslaloma: Eslalom-aren helburua hau da, ate kopuru bat denbora posible txikienean zeharkatzea, ibilbidea “ur bizietan” egiten da, normalean kanal artifizial batean (La Seu) edo ibai batean praktikatzen da. Ibilbideak 250 m-eko luzera izan behar du gutxienez, eta luzera maximoa 400 metro izaten dira . Lehiakideentzat beroketa-kanal bat egotea derrigorrezkoa eta gutxienez 100 metrotakoa izan behar da. Ibilbidearen ate kopurua F.I.C-eko araudiak zehazten duen araberakoa izango da. Azken atearen eta helmugaren arteko distantziak ez du 15 metro baino txikiagoa eta 25 metro baino handiagoa izan behar. Eslalom-a olinpiar programaren barruan dago eta C1 eta K1 modalitateak dira olinpikoak. Baina badaude ere distantzia ez olinpikoak, ibai jaitsieraren kasua da.

Beste modalitate batzuk aldatu

Kanoa-poloa edo kayak-poloa: bi talderen arteko pilota-joko lehiakorra da, talde bakoitza bost jokalariz osatuta dago. Parte-hartzaileek, kayak bat eta pala batez baliatuta, golak arerioaren atean sartzen saiatzen dira. Kaskoa eta txalekoa nahitaezkoak dira.

  • Itsasoko kayaka, itsasoan, itsasadarretan, etab.. egiten den piraguismoaren espezialitatea; ontzi espezifikoak erabiliz.
  • Kayak surf-a olatuen indarra aprobetxatuz piraguistak olatuan denbora gehien mantentzea bilatzen da, propultsio bezala pala erabiliz.
  • Estilo librea: lehiaketaren honen xedea puntuazio handiena lortzea da, horretarako denbora batean maniobra gehien egitean datza, olatu batean edo ur bizitako urbide batean egiten da.
  • Dragoi itsasontzia: 20 edo 10 palistek bultzatutako kanoa da orri bateko pala bat erabiliz. Timonel batek erritmoa eta direkzioa darama beti. Piraguismoko Espainiako Federazioak 2016an I. estatuko txapelketa egin zuen.
  • Piraguismo egokitua: Egokitutako Piraguismoa, desgaitasuna duten pertsonek praktikatzen dute, egokitutako ontziak erabiliz. Modalitate guztietatik , ur lasaietako eta eslalom-a soilik olinpikoak.

Kirol olinpikoa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kanoa Olinpiar Jokoetan»

Kanoa eta kayak lasterketak olinpikoak dira 1936tik aurrera[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

https://rfep.es/ [Kategoria:Piraguismoa|Piraguismoa]]