Pioneer 11, NASAren espazio esplorazioaren programako lehen zundetako bat izan zen. Cañaveral Lurmuturretik jaurtia izan zen, 1973ko apirilak 5ean. Asteroide gerrikoa arrakastaz igaro ondoren 1974ko apirilak 19an, bere abiadura, bere ibilbidea Jupiterretik gertu kokatzeko zehaztu zen. Jupiterretik igaro zenean, Orban Gorri Handiaren irudiak hartu zituen, polo guneetako lehen behaketak egin zituen eta Kalistoren masa zehaztu zuen.

Pioneer 11
Fabrikazioa
FabrikatzaileaTRW Inc. (en) Itzuli
Historia
AurrekoaPioneer 10
HurrengoaPioneer Venus Orbiter (en) Itzuli
Espazio jaurtiketa 1973ko apirilaren 6a
Planetary flyby 1974ko abenduaren 3a
Planetary flyby 1979ko irailaren 1a
Loss of signal 1995eko irailaren 30a
KudeatzaileaAmes Research Center (en) Itzuli
Honen partePioneer program (en) Itzuli
Masa259 kg
Potentzia165 W

1979ko irailak 1ean, Saturnora iritsi zen, planetaren hurbileko lehen argazkiak hartuz, non, bi ilargi berri eta eraztun gehigarriak aurkitu zituen. Saturno atzean utzi ondoren, Eguzki-sistematik kanporako bere ibilbidea jarraitu zuen, eguzki haizearen partikula energetikoak aztertuz.

Pioneer zundek, euren energia, isotopo erradioaktiboko iturri batetik (RTG) lortzen zuten. Sortzaile elektriko hauen eraginkortasun galtzeak, bere misioaren amaiera adierazi zuen 1995eko amaieran.

Pioneer 10arekin eta Voyager zundekin beranduago, egin zen bezala, zundak, bere egiturari buruzko plaka bat zuen, balizko estralurtar kultura bati, zundaren jatorria azalduko liokeen mezu batekin. Plakan, gizon baten irudia, emakume batena, hidrogeno atomoaren trantsizioak eta Eguzkiak eta Lurrak, galaxian duten kokapena, hau, batzuetan, Voyager 1 eta 2 zundei ematen zaielarik, mundu guztia nahas dezakeena, Voyager zundek beste plaka batzuk baitituzte, Voyager zundetako urrezko diska izenekoa. Plaka, Carl Sagan eta Frank Drakek diseinatu zuten, Linda Salzman Saganek marraztu zuen bitartean.

Kanpo estekak aldatu