Pio Berasategi
euskal idazlea
Pio Berasategi Berasategi (Zegama, 1935eko urtarrilaren 14a - ib., 2020ko otsailaren 4a) euskal idazlea izan zen.
Pio Berasategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zegama, 1935eko urtarrilaren 14a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Zegama, 2020ko otsailaren 4a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia aldatu
Zegamako Atxatxe baserrian jaio zen. Aita Egurtza baserrian jaioa zuen, baina gazte zelarik joan zen bertara bizitzera. Ama Zegamako Lokatxa baserrikoa zuen.[1]
Hamazazpi urte zituela Madrilera joan zen Arte Ederrak ikastera eta bertan bizi izan zen jubilatu arte. Ordutik, Euskal Herrira itzuli eta Zegaman bizi izan zen. Artelanen zaharberritzaile gisa aritu zen. Julio Beobide eskultorea ezagutu ostean, euskararekiko konpromisoa hartu zuen. [2]
Lanak aldatu
Narrazioa aldatu
- Hiltamuzko lantuak (1982, Hordago)
- Hamabost istorio Aizkorpeko (1984, Elkar)
- Zaharrak berri (1985, Elkar)
- Samur eta gordin (1987, Elkar)
- Beste zenbait istorio (2020): https://www.matiazaleak.eus/es/crowdfunding-social/las-historias-de-pio
Nobela aldatu
- Herbesteratua (1982, Hordago)
Erreferentziak aldatu
- ↑ Ahotsak.eus. Pio Berasategi Berasategi. .
- ↑ Euskal Idazleen Elkartea. Pio Berasategi Berasategi. .
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |