Pinediem I.a, Jeperjaura-Pinediem, Amonen Apaiz Goren izan zen Tebasen, K.a. 1070etik K.a. 1055 arte, eta Antzinako Egiptoko hegoaldearen izatezko gobernaria K.a. 1054tik K.a. 1032 arte (Schneider).

Pinediem I.a

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 1031 ( urte)
Hobiratze lekuaDeir el-Bahari
Familia
AitaPiankh
AmaNodjmet
Ezkontidea(k)Duathathor-Henuttawy (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakapaiza

Find a Grave: 37038538 Edit the value on Wikidata

Bere aita Piankhengandik heredatuz Tebaseko autoritatea. Pinediemek bere eragina sendotu zuen Egiptoko gune handietan XXI. dinastia ahularen kontura, Tanisen gobernatzen zuena.

Hennutauyrekin ezkondu zen, Ramses XI.aren alaba bat, garaiko beste familia boteretsu batekin loturak ezartzeko. Bere seme-alabak Diedkhonsuefankh, Maatkara, Masaharta, Menkheperra, Mutnedymet, Neferkara Amenemnesu eta Psusenes I.a izan ziren.

Pinediemek, Amonen Apaiz Goren titulua lortu zuen bere seme Diedkhonsuefankh, Masaharta eta Menkheperrarentzat. Bere alaba Maatkarak, Amonen Gurtzaile Jainkotiar postua lortu zuen. Psusenes I.a, Tanisen faraoi izatera iritsi zen, honela, bi leinuen artean zeuden ezberdintasunak ezabatuz.

Praktikan, XXI. dinastiako faraoiak eta euren Apaiz Gorenak, beti izan ziren senideak.

Pinediemen momia, Deir el-Bahariko ezkutalekuan aurkitu zen.

Titulatura aldatu

Amonen Apaiz Gorena:
R8U36D1 Q3
N35
M17Y5
N35
N5
Z1
M23X1
Z2ss
R8
 
 
G40M29Z4
ḥm nṯr tpi n imn rˁ nsu nṯru ... p3 nḏm
(Hem Necher Tepi en Amón Ra Nesu Necheru ... Pinedyem)
Amon-Raren Apaiz Gorena ... Pinediem


Aurrekoa
Piankh
Amonen Apaiz Gorena
K.a. 1070-K.a. 1055
Ondorengoa
Masaharta

Kanpo estekak aldatu