Pindo[1] (antzinako grezieraz: Πίνδος) Grezia iparraldeko mendikate bat da, iparraldetik hegoaldera doana 160 kilometrotan zehar, Itsaso Jonikoa eta Egeoaren artean, herrialdearen erdialdea osatuz, eta, antzinatean, sarri, "Greziako bizkarrezurra" deitzen zitzaion. Balkanen eratorpentzat hartzen dira. Mendikate honetako tontorrik garaiena, Smolikas mendia da, 2637 metroko garaiera hartzen duena.[2]

Pindo (mendiak)
Datu orokorrak
Mendirik altuenaSmolikas (en) Itzuli
Garaiera8.652 ft
Motamendikate
Luzera180 km
Zabalera35 mi
Geografia
Map
Koordenatuak40°00′N 20°45′E / 40°N 20.75°E / 40; 20.75
Honen parte daAlpetar gerrikoa
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Epirus and Western Macedonia
Eskualdea Mendebaldeko Mazedonia

Antzina, Tesalia eta Epiro arteko muga osatzen zuen eta Atamaniaren muga adierazten zuen. Iparraldeko zatia Lacmon edo Lacmos deitua izan zen eta Greziako bost ibai garrantzitsuren iturburu zen: Haliakmon, Peneo, Akeloo, Arakto eta Aous. Aurrekoaren hegoaldean zegoen zatia, Cercetion deitua izan zen, oraindik hegoalderago zegoen zatia Tinfresto deitua izan zen (gaur egun Velúkhi) eta Oti eta Eta kateetan banatuta zegoen. Hegoalderago, bi adarretan banatzen zen, Pindo mendien zatitzat hartzen ez zirenak.

Erromatar eta bizantziar jabetzakoa, Erdi Aroan, eslaviar eta bulgariarren esku erori zen, eta, beranduago, 1205ean Epiroko Despoterriarena, azkenik, otomandarren esku erortzeko. 1913an, Greziara pasa zen, Balkanetako Gerra amaitu ondoren. Bigarren Mundu Gerran, Pindo mendien lurraldean, Pindoko Printzerria eta Mazedoniako Voivodia ezarri zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. Salmon, T.. (2006). The Mountains of Greece: The Pindos Mountains. Cicerone Press ISBN 978-1-85284-440-0..

Kanpo estekak aldatu