Pili Aguado

ilustratzaile espainiarra

Pili Aguado (Tolosa, 1981) ilustratzailea da. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta teknika grafikoetan espezializatuta dago.

Pili Aguado

Bizitza
JaiotzaTolosa, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea

piliaguado.wixsite.com…
Instagram: pili_aguado Edit the value on Wikidata

Hainbat euskarritan lan egiten du; hala, horma-irudiak nahiz ehunetarako, afixetarako eta publizitate-kanpainetarako lanak egin izan ditu, eta ilustrazio editorialean ere aritu izan da.

Argitalpenei dagokienez, hainbat aldizkari eta fanzinetan parte hartu du[1]. Liburuei dagokienez, 2018an, Harriet Tubmanen bizitzari buruzko argitalpen batean parte hartu zuen; María Isabel Sánchezek idatzi zuen liburua, eta Aguadok, berriz, ilustrazioak egin zituen. 2019an, berriz, Aintzane Usandizagaren Kabitu ezina (Elkar) ipuin-bildumako ilustrazioak egin zituen.[2]

Hainbat erakusketa egin ditu, besteak beste, Txilen, Mexikon, Tolosan, Gasteizen, Hondarribian eta Irunen.[3] Hala, 2020an, Gasteizko Ataria aretoan “Somos bosque/Basoa gara” erakusketa jarri zuen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «PUBLICATIONS» piliaguado (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  2. Sarasola, Ainhoa. «Eguneroko urdail uzkurdurak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  3. (Gaztelaniaz) «EXHIBITIONS» piliaguado (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  4. (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2020-01-21). «La artista Pili Aguado invita a redescubrir la naturaleza en Ataria» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).

Kanpo estekak aldatu