Pilar Iparragirre

euskal idazlea

Pilar Iparragirre Lazkano (Idiazabal, 19512022ko azaroaren 29a)[1][2] euskal idazlea eta kazetaria izan zen.[3] Kazetaritza ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan eta hainbat tokitan aritu zen lanean, besteak beste Zeruko Argia, Egin egunkaria (itxi zuten arte), Punto y Hora eta Argia aldizkarian.[4]

Pilar Iparragirre

Bizitza
JaiotzaIdiazabal, 1951
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2022ko azaroaren 29a (70/71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria

Literaturaren Zubitegia: 52

Urbia mendilerroan hazi zen, gurasoak bertan artzainak ziren eta.[5]

Izatez Goierrikoa zen arren, Donostiako Amara Berri auzoan bizi zen gero eta maiz ibiltzen zen Parte Zaharretik.[4]

Kazetaria aldatu

 
Pilar Iparragirre

Zeruko Argian astekarian aritu izan zenean, Okendo kaleko Kaputxinoetan lan egiten zuen. Hantxe baitzuten bulegoa. Euskarazko astekari bakarra zen garai hartan. Gero, Punto y Hora aldizkarian ere aritu zen, eta, ondoren, Egin-en aritu zen. Azkenik, Argia astekarian euskaraz argitaratzen ziren liburuen sinopsi laburrak idazten zituen.

Argia aldizkariko webgunean berak idatzitako 1181 artikulu ikus daitezke, itzela izan zen bere ekarpena.[6]

Bere jarduera profesionalaren urte gehienak ‘Egin’en eman zituen Pilarrek, Politika saila edota Iritzi arloan, Baltasar Garzon epailaren aginduz hedabidea polizia espainolak itxi zuen arte, 1998an.[4]

 
Argia̠ aldizkarian Pilar Iparragirrek 1.181 artikulu idatzi zituen. Zenbakia ikaragarria da. Irudian 2006an idatzi zituen artikulu batzuk (Argia̠>Egilea>Pilar Iparragirre)[7]

Idazlea aldatu

Generoan eta hizkuntzan oso desberdinak diren liburuak argitaratu zituen.[5]

Haur eta gazteentzako lanen itzulpen bat izan zen Iparragirreren lehen liburua. 1985ean egin zuen lehen itzulpena: Eskubeltz taldearen abenturak (Elkar, 1985). Hans Jurgen Press alemaniarraren itzulpena. Ondoren, Sorgin txikia (1986) itzulpena ondu zuen, eta 1989an Hilerriko jolasak lehen eleberria idatzi zuen Elkarren eskutik; geroago heldu ziren Felix Likiniano. Ezina ekinez egina (1994, Txalaparta) biografia (lehenik euskaraz eta gero gaztelerazko bertsioa ere izan zuen), eta, azkenik gazteleraz, Deportación: el mal menor (1998).[8]

Lanak aldatu

Narrazioa aldatu

Biografia aldatu

Saiakera aldatu

Itzulpenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-11-29). «Pilar Iparragirre kazetari eta idazlea hil da» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  2. Berria. «Pilar Iparragirre kazetari eta idazlea hil da, 70 urte zituela» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  3. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Pilar Iparragirre Lazkano. .
  4. a b c Arrizabalaga, Jexux. «Pilar gogoan» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  5. a b Iparragirre Lazkano, Pilar. (2022). «Pilar Iparragirre Lazkano-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  6. Iparragirre, Pilar. (2022). «ARGIA egileak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  7. Iparragirre, Pilar. (2006). «ARGIA egileak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  8. Berria. «Pilar Iparragirre kazetari eta idazlea hil da, 70 urte zituela» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
  9. a b «Euskararen Donostia - Donostiako euskal idazleak - Pilar Iparragirre» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu