María Pilar Idoate Vidaurre (Markalain, Nafarroa, 1955eko otsailaren 20a) nafar sukaldari eta enpresaburua da.[1]

Pilar Idoate
Bizitza
JaiotzaMarkalain1955eko otsailaren 20a (69 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksukaldaria eta enpresaburua

Biografia aldatu

Markalainen (Nafarroa) jaio zen eta Aniceta Vidaurre eta Francisco Idoateren alaba zaharrena da. Aitak, Iruñeko Hostal Europa erosi zuen 1971n, seme-alabek eraman zezaten hazi ahala.[2] Hamasei urte zituela, sukaldean hasi zen lanean, eta modu autodidaktikoan ikasi zuen bertako produktua eta Nafarroako errezeta-liburu tradizional eta herrikoia lantzen, liburuetatik eta jatetxe eta biltzarretara egindako bisitetatik abiatuta. 1977an, negozioaren agintea hartu zuen anai-arrebekin batera, eta ordutik chef izan da.[3]

1992an, Europa jatetxeak Michelin izar bat jaso zuen eta Michelin Gidan sartu zen. Harrezkero, Michelin izar horrek bere horretan dirau.[1]

Pilar, Idoate Taldearen sortzailea izan zen, Juan Mari, Esther, Mari Carmen eta Iñaki anai-arrebekin batera. Hauek osatzen dute taldea: Europa hotel-jatetxea, Alhambra eta El Mercao jatetxeak, eta Doña Aniceta etxez-etxeko janari zerbitzua. Azken honetan semearekin egiten du lan.[4][5] María Eugenia Idoate Pilarren ahizpari, 2002an Errege Gastronomia Akademiak aretoko maître onenaren saria eman zion.[6]

Idoate Eurotocken ordezkaria da Nafarroan (Europako sukaldarien nazioarteko elkartea), eta Espainiako Sukaldarien eta Gozogileen Federazioko (FACYRE) enbaxadorea da Nafarroan.[7]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • Michelin izarra, 1992tik, Europa jatetxean.[1]
  • Sol Repsol Europa jatetxean.[8]
  • FEHR Ostalaritzako Sari Nazionala, 2013an.[9]
  • Más Gastronomiako Gure sukaldariak sari berezia.[10]
  • Gaztela eta Leongo I. Pintxoen Txapelketako epaimahaiko burua.[11]
  • Nafarroako Revista Negocios aldizkariak 2008an emandako "Urteko enpresariak" saria.[12]
  • Nafarroako Gobernuak 2012an emandako Turismo Saria.[13]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu