Pilar Heredia Iglesias

ijito aktibista eta feminista

Pilar Heredia Iglesias (Fuensalida, Toledo, 1964ko urriaren 11) toledoar politikaria, aktibista eta feminista da. Espainiako gobernuan kargu instituzionala izan zuen lehen emakume ijitoa da, Yerbabuena Emakumeen Elkarteko presidentea eta Madrilgo Ijito Etxeko zuzendaria.

Pilar Heredia Iglesias
Bizitza
JaiotzaFuensalida1964ko urriaren 11 (59 urte)
Herrialdea Espainia
Talde etnikoaIjitoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, aktibista eta feminista

Biografia aldatu

9 urtera arte joan zen eskolara, amonari esker. 21 urterekin ezkondu zen. Autodidakta zen eta jakinmina zuen, 38 urterekin ostalaritzan lan egiten zuen. Bere herriaren erreferentea izan nahi zuen. Unibertsitate-karrera bat izan nahi zuen ijitoen herria defendatzeko eta gizartean emakume ijitoen parte-hartze handiagoa lortzeko.[1][2]

Lan ibilbidea aldatu

2002ko martxoan GetafenYerbabuena Emakumeen Elkartea sortu zuen.[1][3]

2003ko hauteskunde autonomikoetan, Madrilgo Batzarreko PSOEren zerrendan sartu zen.[4] Geroago, UPyDn sartu zen, eta 2009an baja eman zuen.[5]

2006an Emakumearen Institutuko zuzendaritzan Gutxiengo Etnikoen arduradun izendatu zuten, eta Espainiako gobernuan kargu bat betetzen zuen lehen ijitoa izan zen.[6]

2011ko uztailean, Getafeko Udaleko Gizarte Gaietako eta Familiako kontseilari delegatua izendatu zuten.[3]

Madrilgo La Casa Gitana zuzentzen du, Madrilgo Udalak bultzatuta, hainbat gizarte-eragilek eta erakundek parte hartzen dute herritar guztiengana iristeko.[7]

Bizitza pertsonala aldatu

Ezkonduta dago eta lau seme-alaba ditu. Senarra izan da bere laguntzarik handiena aritu izan den ekintzatan.[1] Bere semeetako bat goi-mailako ikasketak egin zituen Madrilgo Erkidegoko lehen ijito gaztea izan zen. Heredia izan da haren erreferente nagusia ikasten jarraitu nahi izateko.[8] Bere aitari, José Herediari, 'Tio Carlos' izenaz ezaguna, Getafeko Udalak plaza bat eta busto bat eskaini zizkion, Paio eta ijitoen arteko integrazioaren alde egindako lanarengatik.[9]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2009an Madrilgo Erkidegoaren omenaldia, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko egindako borrokarengatik.[2]
  • 2009an Madrilgo Polizia Nazionalaren aintzatespena, Poliziaren eta ijitoen arteko bateratze-lanarengatik.[9]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu