Pierre Schoendoerffer

Pierre Schoendoerffer (Chamalières, Puy-de-Dôme, 1928ko maiatzaren 5a - Clamart, Senako Gainak, 2012ko martxoaren 14a) zinema zuzendari eta gidoigile, idazle eta gerra berriemaile frantziarra izan zen.

Pierre Schoendoerffer

Arte Ederren Akademia (Frantzia)eko presidentea

2007 - 2007
François-Bernard Michel - Yves Millecamps (en) Itzuli
Arte Ederren Akademia (Frantzia)eko presidentea

2001 - 2001
Marius Constant - Pierre Carron (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaChamalières1928ko maiatzaren 5a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaClamart2012ko martxoaren 14a (83 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, film-zuzendaria, gidoilaria, eleberrigilea, kazetaria eta errealizadorea
Lantokia(k)Frantzia
Jasotako sariak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
Yacht Club de France (en) Itzuli

IMDB: nm0006954 Allocine: 5877 Allmovie: p110315
Discogs: 4194021 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1952an, 24 urte zituela, Indotxinara joan zen, frantziar armadako kameralari gisa. 1954ko maiatzaren 7an, Dien Bien Phuko guduan Viet Minhek atzeman zuen. Hiru hilabetez gatibu egon ostean askatua izan zen. Esperientzia hauetan hartu zuten oinarria bere film batzuek. 1956an La Passe du diable filma zuzendu zuen Afganistanen, eta 1958an Ramuntcho, Pierre Lotiren izen bereko eleberriaren egokitzapena. 1963an argitaratu zuen aurreneko eleberria, La 317ème section, bi urte geroago zinemaratu zuena, 1965eko Canneseko Zinemaldiko gidoi onenaren saria lortuz. Vietnamgo Gerran filmatutako La section Anderson dokumentalarekin 1967ko Oscar saria irabazi zuen. 1969an L'Adieu au roi kaleratu zuen. Eleberri honetan inspiratu zen John Milius Apocalypse Now filmaren gidoia idazteko. 1989an Miliusek berak L'Adieu au roi zinemarako egokitu zuen. 1992an Diên Biên Phu, bere filmarik handinahiena, egin zuen Vietnamen[1].

Erreferentziak aldatu

  1. Jean-Christophe BUISSON: Pierre Schoendoerffer est décédé à 83 ans Lefigaro.fr