Piedramillera

Nafarroa Garaiko udalerria


Piedramillera[3] ([pieðramiʎeɾa]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 43 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 66,5 kilometrora dago.

Piedramillera
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Piedramillera eta Lokiz goi-ordokia.
Piedramillerako bandera
Bandera

Piedramillerako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Piedramillera
AlkateaEdurne Gaston Gaston
(AIP, indep.)
Posta kodea31219
INE kodea31204
Herritarrapiedramillerar
Geografia
Koordenatuak42°37′58″N 2°12′10″W / 42.632777777778°N 2.2027777777778°W / 42.632777777778; -2.2027777777778
Azalera11,25 km²
Garaiera615 metro
Distantzia66 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria41 (2023:  1)
alt_left 13 (%31,7)(2019) (%58,5) 24 alt_right
Dentsitatea3,67 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,72
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 14,17 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 3,90 (2018: %0,57)

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen erdialdean. Herrira heltzeko NA-129 errepidea hartu behar da eta ondoren, Mendazarantz doan errepidea hartuta heltzen da Piedramillerara.

Piedramillerak Antzinekin egiten du muga iparraldean, Legaria eta Etaiorekin ekialdean, Mendazarekin mendebaldean, eta Sorladarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia aldatu

Klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Batez besteko tenperatura 9 gradukoa da, prezipitazioak 800mm eta 1000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, batez ere, udaberri eta udazkeneko hilabeteetan.

Jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, dena den, udalerriaren gehienean arteak zeudela uste da. Piedramillerako 259 hektareatan aurki daitezke oraindik ere arteak. Horrez gain, azken urteetan birlandaturiko bost hektarea pinu daude.

Historia aldatu

1845ean Piedramillerak Berrotza ibarretik banatzeko eskaera egin zuen, eta Aldundiak bertatik banatzea erabaki zuen. 1847an herriak 90 errobo garidun eskola zeukan, elizako abadea, herritarrek aukeratzen zuten eta hiru onuradun zituen.

Demografia aldatu

Piedramillerako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,67 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

Azken urteotan Piedramillerako alkate kargurako Agrupación Independiente de Piedramillera (AIP) herri ekimeneko Miren Edurne Gaston Gaston aukeratu dute. Udalbatza zerrenda irekien bidez aukeratzen den udalerri txikia izanik, 2007an ordezkari bakarra aukeratu herritarrek. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak bi izan ziren (%3,85). Abstentzioa %10,34koa izan zen.

Piedramillerako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Miren Edurne Gaston Gaston (AIP) 26 Bai
Isidro Olejua Hita (AISAN) 24 Ez

2011ko udal hauteskundeetan ere AIP izen zen nagusi; aldiz, Edurne Gaston ez zen zinegotzi aukeratutako lagun bakarra izan: AIPko beste kide bat eta UPNren izenean aurkeztutako Isidro Olejua (aurrekoetan beste sigla batekin ere hautagai izan zena) hautetsi bihurtu ziren[4].

Alkateak aldatu

2007-2011 Edurne Gaston Gaston AIP
2011-2015 Edurne Gaston Gaston AIP

Udaletxea aldatu

Udaletxea, herriko plazako orube batean altxatu zen, antzina herriko maisuaren etxea izan zen toki berean. Eraikin berriaren eraikuntzak 8,9 milioi pezetako kostua izan zuen eta lanak Nafarroako gobernuak ordaindu zituen. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Piedramillerako udaletxeko idazkaria, Lana, Mues eta Sorladako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Euskara aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Piedramillera eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,33k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak aldatu

Lana, "Jurramendi Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Andre Mariaren eliza: tenpluaren aurrealdean, erretaula nagusia nagusi dago, 1560. urtearen inguruan eginiko egitura platereskokoa da. Erretaulak jatorrizko polikromia mantentzen du, urre kolorea pertsonaiek arropetan, eta santuen bi irudi Ama Birjinaren mugaketaren markoan margoturik.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa