Pianoarentzako 21. sonata (Beethoven)

Ludwig van Beethovenen pianoarentzako 21. sonata do maiorrean Op. 53, ohi Waldstein bezala ezagutua eta Frantzian eta Latinoamerikak L'aurore bezala, alemaniar konposatzailearen bere aro ertaineko pianoarentzako hiru sonatarik nabarmenetako bat da (besteak Apassionata Opus 57 eta Les Adieux dira).

Pianoarentzako 21. sonata (Beethoven)
Jatorria
Sorrera-urtea1803
Argitaratze-data1805
Ezaugarriak
TonoaDo maior
Nori eskainiaCount Ferdinand Ernst Gabriel von Waldstein (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Bestelako lanak
MusikagileaLudwig van Beethoven

IMSLP: Piano_Sonata_No.21,_Op.53_(Beethoven,_Ludwig_van) Allmusic: mc0002376226 Edit the value on Wikidata

Waldstein sonatak bere izena Beethovenek sonata hau Ferdinand von Waldstein kondeari eskaini ziolako jasotzen du. Zenbait lan daude konde honi eskainiak. Beharbada izena lan honetzat bere orijinaltasunagatik erabili zen.

Mugimenduak aldatu

Sonata orok bezala, hiru mugimendu ditu:

    • 1: Allegro con brio
    • 2: Introduzione. Adagio molto-attacca
    • 3: Rondo. Allegretto moderato.

Allegro con brio aldatu

Sonata pianissimo jotako staccatoan dauden akordeekin oroigarriki hasten da. Erritmo antsiatsu eta zuzen honek ez du melodiarik bere lehen bi konpasetan, ondoren azkar igotzen da eta hiru notako igoerarekin ezker eskuan eta beste horrenbesteko jeitsierarekin eskuinekoan amaitzen da. Erritmo bizi honek jarraitu egiten du 45 segundo beranduago, notak batzuk besteekin tupust egiten ari direla dirudienean, barealdi harrigarriko melodia batera jeisten direnean.

Introduzione. Adagio molto-attacca aldatu

Fa maiorrean idatzitako gai solemne batekin hasten da, tronparen soinua gogorarazten duena. Mugimendu guztia gai bakar batean oinarritzen da, nahiko iraupen laburrekoa da. Bere amaiera irekia geratzen da, rondoarekin bapatean hasi behar bait da.


Aurrekoa
Pianoarentzako 20. sonata
Beethovenen pianoarentzako sonata
1804
Ondorengoa
Pianoarentzako 22. sonata


Kanpo estekak aldatu