Phnom Penh[1] (khmereraz ភ្ន៓ពេញ, erromanizazio ofizialez Phnum Pénh, pnum pɨɲ ahoskatua) Kanbodiako hiriburu politiko, ekonomiko eta kulturala da eta baita estatuko hiri handiena ere. Kanbodiako hego-erdialdean dago, Tonle Sap aintziraren eta Mekong ibaiaren artean. Ezaguna da bertako khmer arkitektura tradizionala duelako, bai eta frantses eraginekoa ere.

Phnom Penh
ភ្នំពេញ
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Kanbodia
AlkateaPa Socheatvong (en) Itzuli
Izen ofizialaរាជធានីភ្នំពេញ
Jatorrizko izenaភ្នំពេញ
Geografia
Koordenatuak11°34′10″N 104°55′16″E / 11.56958°N 104.92103°E / 11.56958; 104.92103
Map
Azalera678.46 km²
Altuera14 m
MugakideakMukh Kamphool District (en) Itzuli eta Kandal Province (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.129.371 (2019)
236.371 (2017)
Dentsitatea3.138,54 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1372 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia023
Hiri senidetuakShanghai, Londres, Providence, Long Beach, Vientian, Bangkok, Chongqing, Pekin, Ho Chi Minh Hiria, Kunming eta Kitakyūshū
phnompenh.gov.kh

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Phnom Penh, tenperatura: 1988–2013, muturrekoak: 1906–2013)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 36.1 38.1 40.0 40.5 40.0 39.2 37.2 37.8 35.5 36.1 34.4 37.2 40.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31.6 33.2 34.6 35.3 34.8 33.8 32.9 32.7 32.2 31.4 31.1 30.8 32.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.6 28.0 29.4 30.2 30.0 29.2 28.7 28.5 28.2 27.2 27.1 26.3 28.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21.8 22.8 24.3 25.5 25.6 24.9 24.8 24.6 24.4 24.2 23.2 21.9 24.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 12.8 15.2 19.0 17.8 20.6 21.2 20.1 20.0 21.1 17.2 16.7 14.4 12.8
Euria (mm) 12.1 6.6 34.8 78.8 118.2 145.0 162.1 182.7 270.9 248.1 120.5 32.1 1411.9
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 1.2 1.1 3.4 6.8 15.9 17.0 18.1 18.3 21.5 19.3 10.2 4.5 137.3
Eguzki orduak 260 226 267 240 202 192 143 174 129 202 213 242 2490
Hezetasuna (%) 73 71 71 73 77 78 80 81 84 84 78 73 77
Iturria (1): Deutscher Wetterdienst[2]
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (eguzkia, 1931–1960)[3]

Banaketa administratiboa aldatu

Barrutia (khan) Udalerria (sangkat) Auzoa (phum) 2008ko biztanleria
Chamkarmon 12 sangkat 95 krom 182.004
Dangkao 15 sangkat 143 krom 257.724
Daun Penh 11 sangkat 134 krom 126.550
Meanchey 8 sangkat 30 krom 327.801
Prampi Makara 8 sangkat 33 krom 91.895
Russei Keo 12 sangkat 59 krom 196.684
Sen Sok 3 sangkat 147.967
Tuol Kork 10 sangkat 143 krom 171.200
Porsenchey
berria
berria
berria

Historia aldatu

1434. urtean sortu zuten hiria. Khmer Inperioak hiriburutzat hartu zuen, Angkor hiriaren ordez, baina XVI. mendean utzi zuen. 1867an hiriburu bihurtu zen berriro, Norodom erregearen garaian. 1975ean khmer gorriek beretu zuten hiria, eta ia erabat hustu zuten: 700.000 lagun inguru hiritik aterarazi eta nekazari lanetara bidali zituzten. 1979an, Vietnamgo armadak bereganatu eta bere gobernua ezarri zuen han[4].

Ekonomia aldatu

Merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza, zurgintza, eskulanak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Ibai portu garrantzitsua du.

21. mendean garapen ekonomiko handia izan du hiriak, eta eraikuntzak asko garestitu du lurra hiriburuan. Turismoak ere garrantzi hazkorra izan du gizaldi honetan[5].

Ikustekoak aldatu

Mekong eta Tonle Sap ibaiek bat egiten duten tokian egonik Phnom Penh, Tonle Sap delakoaren ertzean dago hiriko pasealekurik nagusiena, eta hainbat kilometrotako luzera du. Ikusmirak eta jatetxeak, bertakoentzat zein bisitarientzat toki ederra da.

Phnom Penhgo eraikinik nabarmenena Errege-jauregia da. Teila hori eta berdeek osatzen dute teilatua, eta Budaren lau aurpegi ditu dorre nagusiaren goialdeak, aurpegi bana puntu kardinal bakoitzeko[6].

Errege-jauregiak Zilarrezko Pagoda du barruan. Zilarrezkoa esaten zaio zorua kilo bateko zilarrezko 5.000 baldosek osatzen dutelako, 5 tona zilar inguru. Bertan dago halaber gizaki-tamainako Buda bat bada, guztia urre: 90 kilo, 9 mila diamantez hornitua. Tamaina bereko beste Buda bat ere bada, brontzezkoa, 80 kilo. Eta txikago beste bat, bitxia, kristalezkoa baita.

Herri eta hiri senidetuak aldatu

Phnom Penhek honako hiri senidetuak ditu:[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-12).
  2. Klimatafel von Phnom Penh / Kambodscha. Baseline climate means (1961–1990) from stations all over the world, Deutscher Wetterdienst, dwd.de (Noiz kontsultatua: 2016-01-23).
  3. Cappelen, John; Jensen, Jens. Cambodia – Phnom Penh. Climate Data for Selected Stations (1931–1960), Danish Meteorological Institute, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2013-03-09).
  4. (Ingelesez) «Phnom Penh | History, Population, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  5. «Phnom Penh Economy» angkorfocus.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  6. «Aldizkari Digitala: Phnom Penh, Kanbodiako hiriburu xarmangarria» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  7. Udaletxearen webgunea
  8. Higgins, Randall. «Cleveland, Tenn., is now sister city to... Phnom Penh?» Times Free Press.

Kanpo estekak aldatu