Philo Remington (Lichtfield, New York, 1816ko urriaren 31Silver Springs, Florida, 1889ko apirilaren 4a) Estatu Batuetako industrialaria izan zen. Pistolak, nekazaritza-makineria eta josteko makinak ekoiztu zituen, eta bere izena duen fusila asmatu zuen, Estatu Batuetako gudarosteak 1847an bere egin zuena. 1871. urteko fusil-eredua, berriz, Espainiako armadak erabili zuen 1893ra arte. Sholes eta Glidden etxeko idazmakina ustiatzeko eskubideak erosi zituen 1873. urtean, eta hobekuntzak egin ondoren, sailean ekoiztu zuen 1876. urtetik aurrera.

Philo Remington

Bizitza
JaiotzaLitchfield (New York)1816ko urriaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAmeriketako Estatu Batuak1889ko apirilaren 4a (72 urte)
Familia
AitaEliphalet Remington
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)E. Remington and Sons (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu