Phengaris arion Lycaenidae familiako tximeleta da, Europan hedaturik dagoena, Iberiar penintsulatik eta Britainia Handitik Siberian barrena Txina eta Japoniaraino.

Phengaris arion
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaPolyommatini
GeneroaPhengaris
Espeziea Phengaris arion
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
OstalariaItsas ezkai

Deskribapena aldatu

Tamaina handiko tximeleta bat da, 32-40 mm arteko hegal-zabalera du[1]. Arrak kolore urdina du eta hegoen amaiera beltza da. Aurreko hegaletan puntu beltz nabarmenak ditu. Hegalen ertzetan marra zuri fin bat dauka. Hegalen azpialdea urdina da eta erdian puntu beltz ugari ditu eraztun zuriez mugatuak.

Emea antzekoa da, baina kolore ilunagoa du, eremu beltzak handiagoak baititu[1].

Bizi zikloa aldatu

Belaunaldi bakarra ateratzen du eta ekaina erdialdetik uztailera ikusten da hegan. Sugegorri-belar batean jartzen ditu arrautzak[1]. Handik beldar arroxa handiak jaiotzen dira. Nahikoa elikatu ondoren lurrera erortzen dira eta jariatzen duten likido gozoaren bidez Myrmica sabuleti generoko inurriak erakartzen dituzte haien inurritegira eraman ditzaten[2].

Inurriak jariakin horietaz elikatzen dira eta aldi berean beldarra zaintzen dute. Beldarra inurritegiko larbez elikatzen da bere tamaina gutxi gora behera ehun aldiz haunditu arte. Pupa egoeran sartzen da ondoren eta azkenik uda iristearekin batera tximeleta heldua aterazten da.

Habitata aldatu

1.400 metrotako altueran aurki daiteke gehienez, baina gero eta urriagoa da, izan ere atsegin dituen belardiak gero eta murritzagoak dira. Belardi horietan bizi diren inurriez harremantzen da bere bizi zikloan eta gero eta urriagoak diren heinean espezie bien kopurua txikitzen ari da[1].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Phengaris arion (Linnaeus, 1758)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  2. «UK Butterflies - Large Blue - Phengaris arion» www.ukbutterflies.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).

Kanpo estekak aldatu