Petrolioaren eratorri

Petrolioaren eratorria petrolioa erabiliaz findegietan lortzen den produktua da. Petrokimikoak ez bezala, konposatu-kimiko ondo definitutako talde bat dena, petrolioaren eratorriak nahasketa kimikoak izan ohi dira. Petrolio gehienak eratorritako produktutan eraldatzen da, tartean erregai mota ezberdinak[1].

Eskoziako petrolio findegi bat.

Petrolio gordinaren konposaketaren arabera, eta merkatuaren eskariari men egiten, findegietan petrolioaren eratorri ezberdinak sor daitezke. Petrolioaren eratorri gehienak "energiaren garraiatzaileak" dira, hau da, fuel olio eta gasolina mota ezberdinak. Fuel oil hauek nahastu daitezke gasolioa, kerosenoa, diesela edo bestelako olio batzuk emateko. Asfaltoa, bikea, parafina edo lubrikatzaileak ere sor daitezke. Findegietan sortzen diren beste produktu batzuekin plastikoak eta material erabilgarriak sor daitezke. Petrolioak sufrea izan ohi duenez, sulfuroa duten produktuak ere egiten dira. Karbonoa, koke gisa, eta hidrogeno likidoa ere sortu daitezke petroliotik.

Petrolio iraztegietan lortzen diren materialak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Irion, Walther W.; Neuwirth, Otto S.. (2000-06-15). Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA ed. «Oil Refining» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA)  doi:10.1002/14356007.a18_051. ISBN 9783527306732. (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu