Petkeljärvi Parke Nazionala

62°34′56″N 31°10′49″E / 62.58222°N 31.18028°E / 62.58222; 31.18028

Petkeljärvi Parke Nazionala (finlandieraz, Petkeljärven kansallispuisto) Finlandia ekialdeko Ipar Karelia eskualdean dagoen parke nazional txiki bat da. Guztira, sei aintzira, bost urmael eta badia bat daude bertan eta muino txikiek, Errusiatik bereizten dute. Perämeri eta Rokua parke nazionalen ostean, Finlandiako parke txikiena eta ur-eremu handiena duenetako bat da. Bertako baso eta aintziretan gainera, soldadu finlandiarrek sobietarren aurkako Jarraipenaren Gerrako Ilomantsiko gudua borrokatu zuten 1944. urtean [1].

Petkeljärvi Parke Nazionala

Parke nazionaleko Kuikka Basabidea.
KokalekuaIlomantsi, Ipar Karelia
 Finlandia
Azalera6
Sorrera1956
Bisitari-kopurua23.000 (2007)
ArduradunaMetsähallitus

Parkea 1956. urtean sortu zen eta Finlandian eratu ziren lehenbiziko zazpi parke nazionaletako bat da. 1992tik UNESCOren Ipar Kareliako Biosfera Erreserba osatzen du Patvisuo Parke Nazionalarekin batera.

Historia aldatu

Parke Nazional guztian zehar, II. Mundu Gerran erabiliak izan ziren eta gaur egun berriztatuak dauden guda eraikinak daude; izan ere, bertako baso eta aintziretan, soldadu finlandiarrek sobietarren aurkako Jarraipenaren Gerrako Ilomantsiko gudua borrokatu zuten 1944. urtean [2].

XIX. mende hasieran, inguru hau soberan zegoen Finlandiako Gobernuaren eremu bat zen. Hala ere, natura basatia babestu eta zaintzeko ekimenekin batera, inguru honek 200 urtetan Kareliako bitxia izatea lortu du. 1992tik gainera, UNESCOren Ipar Kareliako Biosfera Erreserba osatzen du Patvisuo Parke Nazionalarekin batera; Finlandian dauden bi Biosfera Erreserbetako bat da [3].

Natura aldatu

Perämeri eta Rokua parke nazionalen ostean, Finlandiako parke txikiena eta ur-eremu handiena duenetako bat da; hain zuzen, azalera guztiaren %50a ur-eremuek osatzen dute. Aintzira eta urmael hauek Ekialdeko Karelia errusiarretik Petkeljärviraino doazen eta Petkeljärvi-Putkelanharju deitzen diren gandorrek babesten dituzte. Gandor hauek, duela 11.000 bat urte sortu ziren glaziar kontinental bat urtu zenean eta Kareliako ezaugarri nagusietako bat dira. Mendixka hauek zuhaitzez estalirik daude, hala nola, pinuak eta izeiak. Pinu gehienek 150 urte baino gehiago dauzkate, hain zuzen, basoak soiltzeari utzi eta natura babesten hasi ziren garaikoak dira gutxi gorabehera. Bertan, azeri zuriak, baso elur-oreinak, altzeak, otsoak eta hegazti espezie desberdinak ikus daitezke; aipatzekoak dira parke nazionalaren ikur diren eta Finlandian babestuak dauden aliota txikiak [4].

 
PNeko ikurra den aliota txikia.

Guztira, sei aintzira (Juotenjärvi, Kaitajärvi, parke nazionalari izena ematen dion Petkeljärvi, mendebalde muturreko Särkkäjärvi, Syväjärvi eta hegoaldeko Valkiajärvi), bost urmael (mendebaldeko mugan dagoen Heinälampi, Kuikkalampi erraldoia, Mustalampi, Ruunulampi eta Savulampi) eta Kokkolahti izeneko badia bat daude parkean.

Ibilbideak eta Irisgarritasuna aldatu

Markatutako 10 km-ko bide-sarea dauka parkeak. Batik bat oinezkoentzat diren ibilbide hauetatik ezagunena, Kuikka Basabidea izenekoa da; bide honek, parke guztia zeharkatzen du, Kuikkalampi urmaeletik Joutenjärvi aintzirara eta Kokkolahti badiatik Lohisalmi izeneko lurmuturreraino. Aintzira eta urmaeletan bainua, arrantza eta arrauna onartuak daude eta aiptzekoa da, udazkenean, perretxiko eta onddo biltzaile asko etortzen dela bertako oihanera [5].

Kantatie 74 errepidearen bidez irits daiteke Ilomantsira; bertatik, seinaleak jarraituz gero erraza da parke nazionaleko sarreraraino iristea. Garraio publikoa erabili nahi bada, abuztutik ekainera Ilomantsitik egunero ateratzen den eta parke nazionalean geldialdi bat duen autobusa badago.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu