Peter Ackroyd (Londres, 1949ko urriaren 5a) britainiar eleberrigile, biografo eta kritikaria da.

Peter Ackroyd

Ahotsa
Booker Prize judge (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLondres1949ko urriaren 5a (74 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaClare College (en) Itzuli
Yale Unibertsitatea
St Benedict's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, literatura historialaria, historialaria, eleberrigilea, antzerkigilea, literatura-kritikaria, biografoa, prosalaria, kazetaria, radio editor (en) Itzuli, literary editor (en) Itzuli, telebista aurkezlea eta autorea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Errege Literatura Elkartea
Royal Society
Genero artistikoaeleberria
Panfletoa
drama
sketch story (en) Itzuli

IMDB: nm1186720 IBDB: 29298 Edit the value on Wikidata

Cambridgeko Unibertsitatean ikasi ondoren, Estatu Batuetara joan zen, Mellon beka eman baitzioten Yale Unibertsitatean ikasteko. 1974tik 1982ra, Spectator egunkariko literatura-zuzendaria izan zen, eta, 1986an, The Timeseko Literatura Saileko buru izendatu zuten. Kazetari-lanetik kanpo, jaioterrian girotuta idatzi dituen eleberriengatik da ezaguna Ackroyd: Londresko sute handia (1982), Oscar Wilderen azken testamentua (1983) eta Hawksmoor (1985), besteak beste. Azken horretan, XVIII. mendeko Nicholas Hawksmoor arkitektoaren bizitza aztertzen du, garai hartako hizkera erabiliz; 1985ean argitaratutako Nobela Onenaren Whitbread saria irabazi zuen. Musika ingelesa (1992) eta sorginkeriaren munduari buruzko Dee doktorearen etxea (1993) dira Ackroyden beste nobela batzuk. Ackroydenk idatzitako biografiak ere biziki goretsi izan ditu kritikak, idazle sonatuen bizitzei dagozkienak, batez ere: Ezra Pound (1984) —Whitbread biografia-saria irabazi zuen— T.S. Eliot (1984), Dickens (1990), Chatterton (1985) —Booker sariko finalista izan zen—, Thomas More (1998), Chaucer (2004) eta William Shakespeare (2005).

Erreferentziak aldatu