Petřínská rozhledna

Petřínská rozhledna (euskaraz: Petříngo behaketa dorrea), Pragan dagoen 60 metro garaiko sare erako egitura bat da, Eiffel Dorrearekin antz handia duena. Parisko ikurra den dorrea baino askoz txikiagoa den arren, muino nahiko garai baten tontorrean dago, eta, ondorioz, Pragako dorre honen tontorra, Eiffel Dorrearenaren antzeko garaieran dago. Petřínská rozhledna, 1891n eraikia izan zen, eta behaketa dorre bezala erabili zen, baita igortze dorre bezala ere. Gaur egun, dorre hau, Pragako toki turistiko bat da.

Petřínská rozhledna
Petřínska rozhledna
Eraikinaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Txekia
Hiria Praga
Administrative district of PraguePrague 1
Kokapen fisikoaPetřín (en) Itzuli
Koordenatuak50°05′01″N 14°23′42″E / 50.083544°N 14.39505°E / 50.083544; 14.39505
Map
Altitudea324 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1891
Arkitektura
Dimentsioak65,5 (altuera) m
Ondarea
Bisitariak urtean234.200
Webgune ofiziala

Oinez igotzen bada, dorreranzko ibilaldiak, ordu erdi inguru iraun lezake elurra egiten duenean oso irristakorrak izan daitezkeen bideetatik. Dorrea beraren igoera, zertxobait laburragoa izan daiteke, baina pertsona batzuentzat neketsuagoa izan daiteke. Edonola ere, muinoa, funikular baten bidez igo daiteke, eta dorreak, pertsona gutxituendako igogailu bat du.

Eguna oskarbi badago, dorretik, Pragako ikuspegi panoramiko bikain bat ikus daiteke.

Atrakzio hau, apiriletik urria arte, goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte irekita egoten da egunero, eta, azaroa eta martxoa bitartean, soilik aste bukaeretan goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak arte. Goiko solairuan, denda bat eta kafetegi txiki bat daude, beheko solairuan, Jára Cirmmani eskainitako museo bat dagoen bitartean.

Petřínská rozhledna Eiffel Dorrearen aurka aldatu

Pragako dorre hau, sarritan, Parisko Eiffel dorrearen bertsio txikia bezala deskribatzen da. Baina deskribapen hau ez da zuzena. Izan ere, Petřínská rozhledna dorreak, oktogono formako sekzioa du bere luzera osoan zehar, Eiffel dorreak karratua duen bitartean. Gainera, Eiffel dorrea ez bezala, ez dago lau zutaberen gainean eutsia. Bere diseinua, Saxoniako Neustadteko Goetzingeneko behaketa dorrearen antzerakoagoa da, Eiffel dorrearena baino gehiago. Baina, bi hauek ez bezala, Pragako dorrearen oinpeko gune osoa, sarrerako harrera gelarekin estaltzen da. Petřínská rozhledna eta Eiffel dorrearen arteko antzekotasun bat, biga gurutzatu txikienen diseinua da, arku biribil eran.

Kanpo estekak aldatu