Iragazkortasun magnetiko

Substantzia batek edo ingurune batek eremu magnetiko bat (eremu magnetikoaren fluxuaren lerroak) aldatzeko (erakartzeko eta bere barnean pasarazteko) duen ahalmena. Substantzia baten propietate magnetikoak ezaugarritzen dituen parametroa da.
Permeabilitate magnetiko» orritik birbideratua)

Iragazkortasun magnetikoa substantzia batek eremu magnetikoak erakartzeko eta bere barnetik pasarazteko daukan gaitasuna da. Eremu magnetikoaren intentsitatea eta indukzio magnetikoaren arteko zatidura moduan ezagutzen da.

Iragazkortasun magnetiko
Formula
Formulako ikurra, eta
Ohiko ikurra eta
Neurtzeko unitateahenry per metre (en) Itzuli eta kilogram metre per square second square ampere (en) Itzuli
Dimentsioa

Iragazkortasun absolutua aldatu

Iragazkortasun absolutua μ ikurraz idatzi ohi da eta eremu magnetiko batean material baten magnetizazioa adierazten du.

 
 : indukzio magnetikoa edo fluxu magnetikoaren dentsitatea materialean
 : eremu magnetikoaren intentsitatea

Iragazkortasun magnetikoa hutsean aldatu

Hutsak daukan iragazkortasun magnetikoa da (askotan airearena adierazteko ere erabiltzen da antzekoak baitira). μ0 ikurraz adierazten da eta batzuetan konstante magnetikoa ere esaten zaio. Bere balioa hurrengoa da:

 

 : Newton, indarraren ikurra
 : Anpere, intentsitate elektrikoaren ikurra

Honako propietate hau betetzen du:

 
 : permitibitate elektrikoa
 :argiaren abiadura hutsean

Iragazkortasun erlatiboa aldatu

Iragazkortasun absolutua kalkulatzeko ( ), modu zuzenetaz gain; hutsaren iragazkortasunari ( ) iragazkortasun erlatiboa ( ) biderkatu iezaioke.

 

Materialen propietate magnetikoak deskribatzeko iragazkortasun magnetiko erlatiboaren baloreen arabera sailkatzen dira, materiala beraren propietatea baita. Hiru talde garrantzitsu daude sailkapen honetan:

  • Diamagnetikoak: iragazkortasun magnetikoa erlatiboa 1 baino askoz ere txikiagoa denean
  • Paramagnetikoak: iragazkortasun erlatiboak 1 inguruko balorea daukanean
  • Ferromagnetikoak: iragazkortasun magnetiko erlatiboa 1 baino askoz ere handiagoa denean

Kanpo estekak aldatu