Perla Ibaiaren Deltako Gune Ekonomikoa

Perla Ibaiaren Deltako Gune Ekonomikoa (ingelesez: Pearl River Delta Economic Zone ; txinera sinplifikatuz: 珠江三角洲经济区; txinera tradizionalez: 珠江三角洲經濟區; pinyineraz: zhū sān jiǎojīng jìqū) (antzina 粤江平原 ere deitua) Guangzhou, Shenzhen, Dongguan, Foshan, Zhongshan, Zhuhai, Jiangmen, eta Huizhou eta Zhaoqingeko zati batek osatzen duten gune ekonomiko handia da. 1979an gobernuak hasitako aldaketa ekonomikoen ondorioz Txinako Herri Errepublikako gune ekonomikorik dinamikoena da.

2008-2020 plangintza aldatu

Gobernuak 2008-2020 urteetarako kaleratutako plangintza berriaren arabera, gunea osatzen duten hirien arteko elkarkidetza sustatu nahi da eta horrekin batera, manufakturen eta industriaren sektoreei indarra eman. Perla ibaiaren delta "munduko merkataritza, logistika, salerosketa, konferentzia eta turismoaren erdigunea izatea da" agintarien helburu nagusia. Horrekin batera, bi edo hiru hiri berri eraikiko dira, nazioarte mailan produktuak saltzen arituko diren hamar enpresa multinazional, eta azpiegituren hedapena.

Azpiegiturak aldatu

Guangdongeko gobernuak honako azpiegiturak eraiki nahi ditu 2020. urtera arte Perla ibaiaren deltan:

  • Hong Kong-Zhuhai-Macau zubia, izen bereko hiriak batuko dituen 29 kilometroko zubia.
  • Autobide berrien 3.000 kilometro berriren eraikitzea.
  • Burdinbide sarea handitzea, horreterako 2012rako 1.100 kilometro eta 2020rako 2.200 kilometro eraikiz.
  • Garraio publikoaren hobetzea, Guangzhou eta Shenzhengo metroen bat-egitea, eta eskualderako abiadura handiko trenbidea eraikitzea.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu